2013(e)ko irailaren 29(a), igandea

Euskararen egoera arabar errioxan

http://www.argia.com/argia-astekaria/1943/euskara-arabako-errioxan-ebro-ondoko-lehortean-zenbait-tanta

Gaur egun arabar errioxako herrietako euskararen egoera kaskarra da. Nire herria, Haro, nahiz eta Errioxa izan, herri hauen parean dago. Euskara ez da kalean entzuten, ez da umeen hizkuntza, eta hori onartezina dela iruditzen zait, izan ere Arabar errioxako herri guztietan euskararen erabileraren aldeko apustu gogorra egin delako.

Betidanik bizi izan dut egoera hau. Eskolan edo ikastolan ez da gure hizkuntza entzuten, soilik klasean eta irakaslearekin gaudenean. Lagunartean gazteleraz egiten da, eta familiarekin, normalean, baita. Nire ustez, hau izan daiteke urte batzuen buruan aldatu daitekeena. Etorkizunean gurasoek euskara jakingo dute eta hortaz beraien seme-alabei gure hizkuntza hitz egiteko aukera izango dute.

Planteatzen dudan galdera hauxe da: hau da gure herrialdean euskararekiko bizi nahi dugun egoera? Alda dezagun gure jarrera eta saia gaitezen gure hizkuntza propioa erabiltzen, hura da beste lekuetatik bereizten gaituena.

1 iruzkin:

  1. Ulertzen dut diozuna, Jon; baina atzean lan handia behar duela esango nuke. Interesgarriagoa litzateke zuk pentsa bazenezake hori nola bideratu zure etorkizuneko lanean edo zure oraingo errealitatean.
    Nik neukfamilagatik arabako errioxa nahikoa ezagutzen dut eta badira, bai, euskaraz bigarren belaunaldian ari direnak, nahiz eta ugariak ez izan.
    ---
    Ohar teknikoa: Helbideak estekatuta eta testuan txertatuta ipini behar zenituzke.

    ErantzunEzabatu