http://www.argia.com/albistea/patxi-baztarrika-lomceren-aurrean-gure-hizkuntza-eredua-mantenduko-dugu
Azken egun hauetan polemika handiak sortu dituen LOMCE lege berriak, gai ezberdinak ukitzen ditu, eta ia guztietan ezadostasunak sortzen ditu gizartearen zati handi batean, post honetan lege honek hizkuntzen arloan egin nahi dituen aldaketei buruz hitz egingo dut.
Wert ministroaren lege honen helburuetariko bat euskara eta katalana bezalako hizkuntzei garrantzia kentzea da, gaztelania maila gorenean utziz, eta beste hizkuntzak azpian utziz. Nire ustez honen helburu bakarra Euskal Herriko eta Kataluniako identitatea suntsitzea da, ahultzen saiatuz besteetatik ezberdintzen gaituen hori.
Bestalde, uste dut, hizkuntzen arloan jarraitu behar den bidea eramaten ari denaren guztiz aurkakoa dela, hau da, euskara eta katalana bezalako hizkuntza minoritarioei laguntzea, haien egoera ez bait da are gehiago ahultzeko modukoa. Ondorioz pozte nahiz artikulu honetan esaten denaz, eta euskal parlamentua LOMCEk esaten duenari uko egin nahi izatea.
Amaitzeko, esan nahi dut lotsagarria iruditzen zaidala hizkuntzei ematen ari zaien tratua, eta aurretik aipatutakoekin batera ingelesa ere indartu beharko luketela, baina noski, horretarako agian lehenik beraiek konpondu beharko lukete ingelesarekin duten arazoa, hau bezalako egoera lotsagarriak berriz ez gertatzeko.
Irakukrri dut.
ErantzunEzabatuInteresgarriagoa litzateke zuek zer egin dezakezuen ere azaldu ahal bazenute; besela, tabernako elkarrizketa baten itxura har lezake honek.
Aipatzen duzuen Argiako artikuluan [horrela lotu behar zenutena], Patxi Baztarrikak ez du esaten orain EAEn dagoen hezkuntza legea ere badela, hizkuntza ikuspegitik begiratuta, aurrekoaren inboluzioa. Aste honetako klasean, akaso, ikusi behar zenuten moduan.