2013(e)ko urriaren 5(a), larunbata

Pigmalion efektuaren arazo eta irtenbideak

Pigmalion efektua irakaslea bere klaseko irakasleengan sortzen duen eragina da, eragin honek efektu onak edo efektu txarrak izan dezake, eta efektu, edo honen alde txarren artean, hauek dira bururatu zaizkigunak:

-Irakaslea bere ikasle taldea txarra dela pentsatzea, eta pentsaera hori zabaltzea bere ikasleei, era honetan ikasleak desmotibatuz.

-Maniagatik, edo beste arrazoiengatik ikasle bati merezi duen bezala ez tratatzea edo ebaluatzea.

-Irakaslea ikasle azkarren erritmoan ematea klasea, eta hain azkarrak ez diren ikasleak desmotibatzea.

Gainera, uste dut, efektu hau ez dela zergatik izan behar ikaslea irakasleenganakoa bakarrik, baizik eta ere eman daitekeela ikasle baten aldetik, edo ikasle talde baten aldetik, bere klasekideengan, beraz beste arazo bat eman ahal da:

-Ikasleen influentzia txarrak influentzia onak apurtzea.


Arazo hauen aurrean, irakasleak irtenbideak bilatzeko gai izan behar dira, eta nik, irakasle bezala irtenbide hauek proposatuko nituzke.

Alde batetik, uste dut irakaslea ezin duela bere ikasle taldea talde txarra bezala ikustea, hori azkenean ikasleengan aurreiritziak sortuko dituelako, beraz, ikasleak beti izan beharko lukete ikuspegi positiboa haien ikasle taldearekin, era honetan, eta pigmalion efektuaz baliatuz, pentsaera hau zabalduko zen ikasleen artean.

Bestalde, irakasle bat ezin dio mania hartu ikasle bati, edo alrebez, ikasle batengan lehentasuna edukitzea, azkenean rol hauek bereganatuko dituztelako ikasleak, eta batzuk akomodatuz, eta besteak desmotibatuz, emaitza txarragoak edukiko dute. Horregatik, irakaslea ikasle guztiak berdin tratatu behar ditu, guztiei parte hartze maila berdina eskaintzea, , eta ez akumulatzea ikasle batek egunero egiten dituen merituak edo demerituak, hau da, egunero klasea ematea lehen eguna izango balitz bezala, aurreiritzien influentzia ez gertatzeko.

Honekin batera, irakaslea kontziente izan behar da ikasle talde batean guztiok ez dutela erritmo bera jarraitzeko gai izaten, horregatik, gai izan behar da guztiek duten erritmoa ezagutzeko, eta erritmo homogeneo bat bilatzea, edo klasea emateko forma ezberdinak (taldeka...) bilatzea.

Azkenik, aurretik esan dudan moduan, uste dut pigmalion efektua baita ere eman daitekeela ikasleen artean, klase guztietan egongo da ikasleren bat "lider" rola duena, eta horrek eragina izango du bai kontzienteki, bai inkontzienteki beste ikasleengan, hau efektu txarrak izan ahal ditu beste ikasleetan, irakaslea saiatu beharko luke hau ekiditen, adibidez, taldeak egite, non lider hau ez da hain boteretsua, edo efektu honi buelta ematzen saiatzea, eta eragin ona izaten lortzea, esanez hauei gai direla bere gelakideei laguntzea, eta hori ikaslea motibatzea adibidez.



1 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    IZENPETU BAKARRIK IDATZI/PENTSATU DUENAK. ariketa honetan ez dakit zuetako zeini legokiokeen nota.
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Mezuan zehar zure ikuspegia ez da irakaslearena, ez duzu ez esaten ezta pentsatzen ere, zure proposamen horiek zuk nola eramango dituzun aurrera. Errazagoa da hurrunetik ikusita zer egin behar den esatea; baina irakasle formazioan ari zarenez, zuk egin beharreko ariketa bat horixe da. Zeuk esan behar duzu nola eramango duzun erritmo homogeneo hori, nola lortuko duzun ikasle bakarrak meritu edo demeritu asko ez batzea...

    ErantzunEzabatu