Alde batetik, klase bateko irakasle bat bere taldea txarra dela pentsatzen badu, ikasleen gainean izandako eraginak ez dira onak izango, eta ikasleek emaitza txarragoak lortuko dituzte. Hau konpontzeko, ondo legoke taldea animatzea, eta ikasleen aurrean aurpegi txarrak eta komentario desegokiak aurreztea. Esperimentu honek emandako emaitzak, lehen esan dudan moduan, onak dira, baldin eta klase baten aurrean dagoen irakaslea positibista baldin bada. Egokitasuna lortzeko profesionala izan behar da, eta aurreiritziak gordetzea eta bakoitzaren klasea hoberena dela pentsatzea beharrezkoa da, umeen gaitasunak hobetzeko nahian.
Ondoren, maniagatik edo beste arrazoiengatik ikasle bati merezi duen bezala ez tratatzea edo ebaluatzea beste arazoetako bat izango litzateke. Izan ere, ikasle bati mania izatean berarekiko ikuspuntua ez da ona eta horrek eragin txarrak izan ditzake ikaslearengan. Lehen esan dudan moduan, profesionalak gara eta ezin dugu ikasle baten progresioa moztu eta bere ikas-gaitasunak murriztu mania izateagatik. Horretarako, ikasleekin gehiago harremanatzea eta beraiekin barreak eta momentuak konpartitzea beharrezkoa dela uste dut, beraietaz gehiago jakiteko eta beraiekiko ikuspegia irakasleekiko hobetzeko.
Beste alde batetik, irakaslea ikasle azkarren erritmoan ematen baditu klaseak, hain azkarrak ez diren ikasleak desmotibatuta edukiko ditu eta emaitza txarragoak lortuko dituzte. Ez da batere egokia ikasle batzuk lortu ezin duten maila batean klasea ematea, nahiz eta ehuneko oso altua ondo eraman ikasgaia. Horretarako, irakasle baten ikuspegian kokatuz, egokiena ikasle hauei klase estraeskolarrak ematea izango litzateke, besteen maila har dezaten. Beste konponbideetako bat, klasea hain arin ez ematea izango zen, gauzak ondo azalduz eta beharrezkoa den denbora kontuan hartuz.
Azkenik, badago beste gai bat jorratu nahi dudana. Hau, ikasle batzuen rolarekin du zerikusia. Klase guztietan dagoen arazo bat da hau, izan ere, beti daude ume bat edo bi besteen gainean agintzen dutenak. Hauek, ikasle onak desbideratu dezakete eta hauengatik influentzia txarra jaso baita ere. Horretarako, irakasleak arazoak ematen dituzten haurrak hartu behar ditu eta azalpenen bidez hauen jarrera aldatzen lortzea, klase barruan kaosa ekiditeko.
Hortaz, uste dut argi utzi dudala esperimentu honek hobe beharreko zenbait ideia dituela, eta askotan irakasleek ikasleekiko eragina edukitzea ez dela ona, batez ere ikuspegi hau txarra baldin bada.
Kaixo.
ErantzunEzabatuOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
---------------------------------------
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
Hau konpontzeko, ondo legoke taldea animatzea, eta ikasleen aurrean aurpegi txarrak eta komentario desegokiak aurreztea diozu; horrek esan nahi du zuk uste duzula irakasleak txartzat dituen ikasleak gaizki tratatu behar dituela; ikuspegi nahiko hertsia da hori, berez. Baden errealitate bat bada ere, hori ez da espektatiba baxuen eraginaren era bakarra.
Beste alde batetik laugarren paragrafoan zuk bizi izandako egoera bati buruz ari zarela egingo nuke; lantzeko ideiatik apur bat aldentzen dena. Horri buruz idatzi nahi baduzu, ondo dago, baina bertako elementuei begiratu behar zenieke eta eurak baloratu. Essate baterako, eskola ikuspegi egokia ote da eskolak eskatzen duena egiteko eskola-orudak nahikoak ez izatea? Eskola zertarako da?...