2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

PIGMALION EFEKTUA


Pigmalion efektuari buruzko artikulu bat irakurri dugu. Bertan Robert Rusentholek hezkuntzari buruzko esperimentu bat nola garatu zen adierazten du. esperimentu honetan ikasgela bat ausaz bi taldetan banatzen da, talde bakoitzari irakasle bat jarriz. Horietako ikasle talde bat, aparteko talentudun bezala sailkatzen da eta bestea berriz, zailtasunak dituztenak bezala. Bi taldeak berdinak direla jakinda, ustezko aparteko talentua duten haurrek emaitza hobeagoak lortzen dituzte beste taldekoek baino. Hori ikusita, artikuluan azaltzen diren esperimentuko akatsei irtenbide bat bilatu behar diet.
Irakasle bat ikasle talde baten aurrean jartzean, ikasle talde hori onena dela pentsatu behar du eta bere jakintasun guztia haurrei transmititu behar die. Irakasleak bere ikasle taldea txarra dela pentsatzen badu aldiz, motibaziorik gabe emango du ikasgaia. Irakaslearen aldetik motibaziorik ez badago, haurrak ez dute behar den atentzioa eta gogoa jarriko emaitza txarrak lortuz. Arazo honi aurre egiteko irakaslea (nahiz talde txarra zein ona izan) klaseak emateko gogotsu egon behar du eta une oro umeen atentzioa bereganatzen jakin behar du.
Bestalde, ikasle talde batean giro ona sortzen jakin behar da irakasleek eta ikasleek egunero ordu asko pasatzen baitituzte elkarrekin. Posible da ikasleen zein irakasleen arteko harremana desatsegina izatea, horregatik errespetuz jokatu behar da eta irakasleen kasuan are gehiago, profesionalak izan behar dira.
Haurrei ez zaie gorrotorik hartu behar, ikasle guztiak berdintasunez eta merezi duten bezala ebaluatu behar dira.
Ikasle mota ezberdinak daude, azkarrak eta ez hain azkarrak adibidez. irakasleak materia azaltzean ikasle azkarrez ez dute arazorik emandakoa ulertzeko, aldiz ikasle ez azkarrek mezua ulertzeko zailtasunak dituzte. Hori dela eta, ikasle azkarrak irakaslearekin batera abiatzen dira eta ez azkarrak haria galtzen dute, ondorioz desmotibatu egiten dira. Arazo honi irtenbidea topatzeko modurik onena ikasle txarren paperean sartzea da. Ez azkarrek errendimendua hobetzeko modu bat irakasleaz gain monitore bat beraientzat jartzea da edo beste metodo batzuk aplikatzea.
Beste arazo bat, kanpotik jasotzen diren influentziak dira. Haurtzaroan familia eta ingurua oso garrantzitsuak dira eta beti ez dira behar bezain onak. Eskolako porrota saihesteko, influentzi txarrak kontrolatu beharra daude. Horretarako, irakaslea adi egon behar da haurraren inguruan gertatzen ari dena kontrolatuz eta umearekin hitz egin beharko du bide horretatik jarraituz bizi kalitate txarra izango duela esanez. Inguruko influentzia ona duten aurrekin aldiz, irakaslearen lana batez ere egoera on hori mantenduko dela ziurtatzea da.

1 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Ikasle mota ezberdinak daude, azkarrak eta ez hain azkarrak adibidez. irakasleak materia azaltzean ikasle azkarrez ez dute arazorik emandakoa ulertzeko, aldiz ikasle ez azkarrek mezua ulertzeko zailtasunak dituzte diozu. horren esan nahi du gauzak ulertzeko modu bat dagoela eta irakasleari hobeto eta arinago ulertuko dietela klaseko azkarrenek eta amaieran "ez-hain-azkarrek". Horrekin ados bazaude, pentsa irakasle batekin... esate baterako, ni. Eta niri ulertzen didatenen ranking-ean (zure teoriaren arabera, azkarren rankingean) zu zenbatgarrena zara? Eta zergatik ez duzu izenpetu etiketen bitartez, klase batean nik argi-argi azaldu nuen moduan eta askok ondo ulertu duten moduan. Zure erantzuna ez badago lotuta "azkartasunarekin", seinale ikasleak ulertzeko beste modu bat behar duzula.

    ---------------------------------------
    ETIKETEN BITARTEZ IZENPETU BEHAR DUZU
    ---------------------------------------




    ErantzunEzabatu