2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

Irakaskuntza-Funtzioan ikasitakoa




Lauhileko hontan irakaskuntzari buruz ikasi ditudan gauzak asko izan dira. Nahiz eta ikasgai guztiek zerbait erakutsi didaten, eragile nagusia ikasgai hau izan da. Hilabete hauek pasa eta gero, eta autoebaluazio hau egiten nabilen bitartean, konturatu nahiz Irakaskuntza Funtzioan etorkizunerako oso baliagarriak izango zaizkidan ideiak barneratu ditudala. Esan beharra daukat ikagai hau gogorrena izan dela, lan asko eskatu didalako eta inoiz ikutu ditudan gaietara murgildu didalako.

Juan Abasolok bidalitako lehenengo zeregina talde bat sortzea izan zen. Hasiera batean ez nituen taldekideak topatu, baina gelako beste pertsona batzuek nire egoera berdinean zeudela ohartaraztean, beraiengana jo nuen eta taldea sortzea erabaki genuen. Hasiera batean lau ginen taldean, Xabi, Jokin, Iñigo eta nik. Geroago, Iñigok taldea utzi zuen, gure lana handiagotuz. Arazoen gainetik indarrez jarraitzea eta lan egitea erabaki genuen. Azkenean, egindako lanen emaitza honez aparte, oso erlazio ona sortu da hiruron artean. Hurrengo pausoa Blog bat sortzea izan zen. Hau ez zitzaigun oso zaila egin, baina honek dakarren lana bai. Bloga, astero hezkuntzaren inguruan zerikusia duten albisteei buruz bi sarrera egiteko sortu genuen, beste zenbait gauzen artean. Sarrera hauek, hezkuntzaren inguruan interesa pizteko eta idazten trebatzeko lagundu didate.

Ondoren, egin genuen hurrengo lana "La educación prohibida" filmea ikustea izan zen, eta bertan, gaur egungo hezkuntza sistema nolakoa den ikusi genuen, hauen ahuleziak ezagutuz. Pelikula honi esker metodologia alternatiboak ikusi geituen, eta ondoren egindako Irakasle onaren lanerako oso baliagarria izan dela iruditu zait.

Beste alde batetik, Pigmalion efektua ezagutu genuen. Bertatik, hezkuntzan irakaslearen papera oso garrantzitsua eta ezinbestekoa dela ikasi nuen. Ikasleen aurrean nola jokatu behar den, eta zer ez den egin behar izan dira testu honetatik ateratako beste konklusio batzuk. Espektatiba onak izan behar ditu irakasleak ikasleengan, hauek inkontzienteki transmititzen direlako, eta ikasleentzat oso lagungarriak direlako. Gainera, irakasle miresgarriari eginiko elkarrizketan, honekin zerikusia duten beste gauza asko ikasi nituen. Beraien artean zeintzuk izan behar diren irakaslearen ezaugarriak (Positiboa, eskuzabala, pazientziaduna...), irakaslearen funtzioa zein den eta nolakoa den hezkuntzan aritzea. Honek irakasle baten ideia orokorra zein den jakiteko lagundu dit.

Jarraian egin genuen hurrengo ariketa, interesgarria zitzaigun gai batean sakontzea izan zen, aurrerago aurkezpen bat egiteko nahian. Irakastaldeak, hau da, nire taldeak, hartutako gaia Bullying-a izan zen. Honetan sakondu eta gero, poster bat prestatu genuen eta talde txikietan gainerako gelakideei azaldu genien egindakoa. Hau egin eta gero, beste taldeen gaiak entzun nituen, hauen inguruan ez nekien gauzak ikasiz. Aipatutako lanen artean, autoestima, elkarlana edo adimen emozionala zeuden, beste batzuen artean. Aurkezpenak amaitutakoan, eta aurretik egindako errubrika baten laguntzarekin, gure irizpideak kontuan hartuz klaseko ikaskideak ebaluatu genituen. Hau oso lan interesgarria iruditu zait, irakasle baten funtzio nagusietariko bat egiten ikasi genuelako, zuzentzen edo ebaluatzen.

Amaitzen joateko, ikasgai honetan egindako azken lanen artean tutoretzak izan ziren. Tutoretza hauek bi motatakoak izan ziren, banakakoa edo taldekoa. Guri taldekoa egokitu zitzaigun, eta bertan irakasle baten paperean sartu behar izan nintzen, tutore naizen klase bateko ikasleen gurasoei kurtsoko lehen bilera prestatuz. Horretarako, interneten bilatu eta informazio nahikoa bildu eta gero, tutoretza plangintza bat egin genuen. Bertan, bileran esan beharrekoa ipini genuen, hala nola orientaziorako baliagarria den informazioa edota irakasle baten betebeharrak zeintzuk diren. Azken finean bileran esan behar genuenaren gidoia egin genuen. Hau amaitu eta gero, bilerarekin hasi nintzen. Niri irakaslearen papera egokitu zitzaidan, eta esan beharra daukat oso gustura egon nintzela, aurretik nahiko ondo prestatu genuelako. Beste alde batetik, beste ikaskideen bileretara joan behar izan ginen, baina guraso moduan, galderak prestatuz. Beraz, honekin, role-playing deiturikoa lortu genuen, paper ezberdinetan jartzea alegia. Azkenean, grabazioa ikusi eta gero, taldean bateratuta, bileran zer hobetu beharra idatzi genuen.

Hortaz, honekin guztia uste dut argi utzi dudala asko ikasi dudala ikasgai honetan. Hala eta guztiz ere, lehen esan dudan moduan, lan asko eskatu didan ikasgaia izan da, izan ere lanak eguneratuta eraman behar direlako eta ikasgaiari buruz beti zerbait egin behar izan dudalako. Ikusten ez diren gauzak ere erakutsi dizkit, adibidez jendearekin erlazionatzen edo talde lanetan hobeto konpontzen. Orokorrean oso gustura egin dudan ikasgaia izan da hau.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina