2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea

IRAKASLE FUNTZIOAN IKASITAKO GUZTIA


Make your own mind maps with Mindomo.

Orain arte egindako lanak berrirakurtzen, gauza askotaz konturatu naiz. Hasteko, uste nuen baino gusturago irakurri ditut, izan ere, idatziak egin nituenean ez nintzen oso gustura geratu egindakoarekin, baina orain irakurri ahala ikusi dut esandako gauzak ez daudela hain gaizki eta transmititu nahi nuen mezua ulertu egiten dela.
Irakasle funtzioko irakasgaian gogor aritu naizela esan beharra daukat. Irakasgai honetan teknologi berriak asko erabili ditugu eta hau nire puntu ahula da. Bigarren astean Blog bat sortu behar izan genuen gelako talde guztiek, bloga sortzeko orduan ez genuen arazo handirik izan, egia da nire taldeko Xabier Perez oso abila dela asunto hauetan. Behin bloga sortuta genuela, astean zehar taldeko bik bloga eguneratu behar genuen, eguneraketa hauek hezkuntza sistemari buruzkoak izan behar ziren, hau da, gai honi buruz internetetik hartutako  hainbat argazki, artikulu, edota bideoekin sarrera bat sortu behar zen bloga astero eguneratzeko. Blog honi esker nire etorkizuneko lanari buruz berri asko eskuratu ditut.
Hirugarren astean "La Educacion Prohibida" ikusi nuenean eskola perfektua zela iruditu zitzaidan, horrekin lotuta dagoen bakarkako lana "Irakasle Ona" zer den azaltzea zen. Horretarako lehenik eta behin, gure ikasketa prozesuan izandako maisu maistra miresgarri bat topatu behar genuen, niretzat Xabin Arriola izan da maisu miresgarria eta kasualitatez, Gorka Arejolaleibarentzat ere. Behin irakaslea aukeratuta, berarekin elkarrizketa bat izan genuen, horretarako bion artean galdera batzuk prestatu genituen eta berarengana abiatu ginen galdera horiei erantzun egoki bat bilatzeko asmoz. Elkarrizketa momentuan asko ikasten nengoelako susmoa neukan, gauza interesgarriak kontatu zizkigulako, egia da ere lehendik gai honi buruz interneteko hainbat artikulu irakurrita eraman nituela.
Lan hau egiteko izan dugun metodologia oso interesgarria iruditu zait eta eredu bezala hartuko dut etorkizuneko beste lan batzutarako. Lanari hasiera emateko banaka haritu gara, norberak bilatu du bere irakasle ideala eta norberak planteatu du zer galdetu emaitza onak izateko. Behin erantzunak izanda taldearekin komunean jartzerakoan lortu nuen informazioa askoz aberatsagoa izan zen eta jada, prest geunden testuari hasiera emateko.
Egin dudan beste antzerako lan bat "Irakaskuntza Irakaslearen Begietatik" izan da, lan hau egiterako orduan nik izandako irakasle esperientzian oinarritu naiz. Lan hau idatzi baino lehenago asko erreflexionatu nuen gai honi buruz, berriz azpimarratu beharra daukat lan hau egiteko nire esperientzian eta nire ustetan oinarritu nintzela. Lan honek lau urte barru nire burua nola sentituko den imajinatzen lagundu zidan, paperean guztiz sartu nintzelako. Behar bada idatzitakoa ez da guztiz egia, baina irakasle ofiziala ez naizenez ez dakit berdin ikusiko den irakaskuntza irakasle baten begietatik, hala ere, nire ustetan nahiko ondo adierazi nuela uste dut.
Aipatu dudan lanetan, bakarka aritu naiz eta orokorrean asko ikasi dudanaren sentsazioa daukat, baina uste dut talde lanetatik gehiago ikasi dudala. Gure lan taldeari dagokionez pozik nagoela esan behar dut, lana egiteko metodo ona daukagu eta (google drive hain zuzen ere). Lanak burutzean ez dugu arazorik izan, ondo funtzionatzen dugun talde bat gara. Nire ustez lana nahiko orekatua dago, hau da, denok lan berdintsua egiten dugu. Kalifikazioei erreparatuz nahiko pozik nago, kontuan hartu behar da taldean hiru kide garela lau kide izan beharrean, taldean bat gutxiago izateak lan pilaketa handiagoa suposatzen du, hala ere, dena aurrera ondo atera dugu.

Irakasle funtzio irakasgaiari buruz, lauhilabeteko ikasgai gogorrenetarikoa izan dela iruditu zait baina egia da probetxu edo irakasle munduan zerikusirik gehien duen ikasgaia dela. Ikasgai honetan irakasle sentitu naiz momentu askotan eta horrek etorkizunean irakasle izateko motibatu nau. Irakaslea nintzela gehien sentiarazi nauen momentua, gurasoekin bilera presatu behar genuenean izan zen. Lan hori pozik burutu nuenez asko ikasi nuen gurasoen batzarrei buruz. Lan hori egiteko interneteko web orri batetik hartu genuen informazioa eta ondoren moldaketa txiki batzuk eginez gure eran jarri genuen emaitza txukuna lortuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina