2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Bullying

Guri interesatzen zaigun gaia edo paranoia bat bullyinga da.

Gai hau aukeratu dugu, uste dugulako betidanik egon den, eta beti egongo den arazo bat delako, eta ikastetxe guztietan, edo gehienetan behintzat gertatzen delako.

Gainera oso larria da, ume bat ikasketetan frustratzea, edo pertsonalki frustratzea egin ahal duelako, edo beste ondorio oso larri batzuk ere bai. Beraz, hau ez gerta dadin irtenbidea azkartasunez eta era egokian aurkitzea ezinbestekoa dela uste dugu.

Gure artean ez dugu bullyinga jasan, baina gertuko jendeetan ikusi dugu gehienok, edo ezagutzen dugu norbait arazo hau jasan duena, beraz gai zabala, egokia eta interesgarria iruditzen zaigu.

2013(e)ko urriaren 27(a), igandea

Irakaslearen elkarrizketako kontzeptu mapa

Kontzeptu mapa honetan, irakasle miresgarriari eginiko elkarrizketa egin ondoren ikasitako ideia eta ondorio nagusiak jarri ditugu. Horretarako, taldeko hiru partaideek bakoitzak ikasitakoa aipatu du eta amankomunean izandako ideiak eta bakoitzak emandakoak kontuan hartuz, mapan horrela egin dugu.


Irakaslearekin ikasitakoaren amankomuneko analisia

Hiruron artean elkartu eta hitz egin dugu irakaslearekin hitz egin eta gero, ateratako ondorioak amankomunean jartzeko, eta besteen aportazioetatik ikasteko, beraz hauek dira guztion artean atera ditugun kontzeptu nagusiak:

  • Bokazioa: Hitz egin eta berehala hirurok esan dugu gauzarik garrantzitsuena bokazioa dela, hau da, lanbide hau gustukoa izateko ezinbestekoa dela bokazioa, eta hau falta ezean zaila dela lan honetan mantentzea.
  • Erlazio pertsonalak: Baita amankomunean izan dugu guztiok irakasleak ikasleekin duen erlazio pertsonala oso garrantzitsua dela, era honetan hauengan konfiantza bat lortzen delako, argi dago pasatu gabe, egoera gure kontra ez bueltatzeko. Ikasleekin erlazio ona edukitzea hainbat gauzetarako baliagarria da, adibidez arazoei konponbidea bilatzeko garaian konfiantza eta erlazio ona eukitzea asko errazten duelako.
  • Etiketarik ez: beste ezaugarri garrantzitsu bat ikasleei etiketarik ez jartzea da, ikasle batek urte batetik bestera asko aldatu dezake jokabidea, bai onerako edo baita trxarrerako ere. Horregatik ikaslea den bezala ebaluatu behar da eta ez aurreko urteak kontuan hartuta.
  • Irakasle izaten lanean ikasten da: Unibertsitatetik irteterakoan, teorian, ongi jorratuta eta ikasita joaten zara lanera, baina teoria hori praktikan jartzean, zailtasunak agertzen dira. Horregatik uste dugu garrantzitsua izango zela unibertsitateetan kasu erreal gehiago edo benetazko simulazio gehiago bizitzea.
  • Pazientzia: Behin lanean hasita, umeekin edo lanarekin harremana duten arazo askorekin topo egitea nahitaezkoa da, horregatik egoera zail hauetatik irteteko pazientziaz jokatu behar da. Arazoen aurrean jarrera proaktiboarekin jokatu behar da, hau da, arazoak lehendik prebenitzen eta ahalik eta azkarren irtenbidea topatzen saiatu behar gara. Honekin lotuta, arazo txikiak arazao larriak ez bihurtzeko, egunerokotasuneko lanak eguneratuta izateak asko laguntzen du.
  • Umeen gehiegizko babesa: Gaur egun umeek gehiegizko babesa dute gurasoengandik, hots, ikasle batek behar ez den zerbait egiten badu, gurasoak egindako ekintza txar hori defendetuko dute. Hori ez litzateke horrela izan behar, gurasoak seme-alaben ekintza txarrez arduratu behar dira, eta horiek onartu beharko dituzte.
  • Umeen progresioa: Gure irakasleentzako, lan onerako motibaziorik garrantzitsuena ikasleak ikasketetan aurreratzen dutela ikustea da.
  • Ikasleetatik ikasi: Irakaslea ikasleari irakasten dio, baina alrebez baita gertatzen da, hau da, irakasleek ikasleetatik ikasten dute baita ere.
  • Gauza berriak asmatu: Garrantzitsua da irakaslea ez geratzea atzean ikasitakoarekin bakarri, denbora pasa ahala gauza berriak ikastea, eta metodo berriak erabiltzea, baita garaiko baliabideei egokitzeko ahalmena edukitzea, adibidez teknologia berriak erabilgarriak egitea irakasteko garaian.

2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea

Irakasle Miresgarriarekin Elkarrizketa

Irakasle funtzioko irakasleak, gure bizitzako irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egitea eskatu zigun orain dela egun batzuk, hau baino lehenago, lan honekin harremana duen beste lan bat egin genuen,  irakasle on bat zer den argudiatuz. Lan hori egiteko nire irakasle batetan oinarritu nintzen. Gelan lan hau komentatzen ari ginela, Gorka Arejolaleibak TAFYD- goi mailako heziketa zikloa nirekin batera ikasi duenak, pertsona berdinean oinarrituta egin zuen lan hori, horregaitik elkarrizketa bat egin behar genuela jakin genuenean, pertsona berdinari egitea bururatu zitzaigun. Juan Abasolori arazoa komentatu genion eta biok batera oraingo elkarrizketa hau egitea posible zela esan zigun. Gure maisuarekin elkarrizketa data jartzeko arazo batzuk izan ditugu ordutegi ezberdintasunagatik eta hainbat arazoengatik. Greba dela eta, gaur goizean posible izan dugu irakasle honekin gelditzea elkarrizketa burutzeko.

Nire maisu miresgarria Xabin Arriola da, 43 urte ditu eta 21 urte daramatza irakasle lanetan. Xabin-ek IVEF ikasi zuen eta hezkuntzan espezializatu zen. Gaur egun, arrasateko Arizmendi ikastolako ferixaleku gunean ari da Tafyd moduloko irakasle bezala, baiana DBH-n ere tutorea izandakoa da.

Elkarrizketa egitarako orduan, oso ongi sentitu naiz Xabinekin konfiantza handia dugulako bion artean. Gainera, ez naiz batere urduri sentitu Gorkarekin nengoelako (bakarrik joan banintz urdurixeago egongo nintzen). Irakasle on honek elkarrizkea baino lehenago gure bizitzai buruz galdetu digu, ea nola gabiltzan, pozik gauden.... eta giro polit batean guk eskatutako informazio guztia modu on eta argi batean azaldu digu.


2013(e)ko urriaren 19(a), larunbata

Irakasleari eginiko elkarrizketaren analisia

Orain dela aste pare bat bidalitako lanean, gure bizitzan zehar izandako irakasle miresgarri bat elkarrizketatu behar genuen. Esandako betebeharra jakin bezain pronto burura etorri zitzizkidan irakasleak asko izan ziren, izan ere, bizitzan zehar izandako irakasle askori diet mirespena, irakatsi didaten formagatik edota nirekin izandako harreman onagatik. Arazoa da Assa Ikastola nire herritik nahiko hurrun daukadala, eta hara joatea ez dela erreza.

Gauzak horrela, buruari bueltak ematen hasi nintzen. Azkenean, DBH garaian izandako irakasle bati egitea erabaki nuen. Hau, ez da klasean izandako irakasle bat, astero izaten nuen arratsaldetako irakaslea baizik. Honek, Angel du izena eta matematikako eta fisikako klase extraeskolarrak ematen zizkidan, nahiz eta goizetan Haroko institutuan DBH-ko klaseak ematen dituen. Hortaz, elkarrizketa gazteleraz egin behar izan nuen.

Elkarrizketa egiteko pertsona aukeratuta, beraren onarpena bakarrik falta zitzaidan hau hasteko. Espero nuen erantzuna jaso eta gero, hurrengo egunean herriko taberna batean gelditu ginen. Eguna iritsi zen, tabernara sartu nintzen eta han zegoen Angel, ni ikusi nahian. Gure bizitzari buruz hitz egin eta gero, elkarrizketari ekin genion. Nabaritu nuen lehenengo gauza galderei erantzuteko zituen gogoak izan ziren, amaieran esango zidan moduan. Izugarrizko poza eman zion ni berriz ikustea eta elkarrekin hitz egitea, berak esaten zuen moduan, lau urtetan Jon Gomez aguantatzea oso zaila izan zelako (barrezka) eta elkarrekiko harremana irakasle-ikasle baino zerbait gehiago zelako, lagunekoa alegia.

Solasaldian denbora luzea eman eta gero agurtu egin ginen, eta etxean ateratako ondorioak asko izan ziren. Adibidez irakaslea izatea errespontsabilitate handia dela, baina gauzak ondo egiten badirela ez dagoela hau baino lan politagorik. Azpimarratzen duen gauza bat, irakasle perfektua edo ideala existitzen ez dela eta irakasle izateko kuatitate asko izan behar ditugula da. Gainera, hauek irakasten ez direla dio. Pazientzia izatea beharrezkoa dela behin eta berriz errepikatu zidan, eta askotan gauzak egin aurretik arnasa sakon hartu behar dugula baita ere. Azkenean, elkarrizketa hau oso interesgarria izan dela iruditu zait, irakasleen papera hobeto ulertzen ikasi dudalako eta kontuan hartu beharreko hainbat gauza ikasi ditudalako.
 

2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

IRAKASLEARI EGINDAKO ELKARRIZKETAREN ESPERIENTZIA

Ikasgai honetarako izandako irakasle on bati elkarrizketa bat egin behar genuela jakindakoan galdera bat etorri zitzaidan burura: nori egingo ote diot?, galdera honen aurrean pentsatzen egon eta gero bi irakasle bururatu zitzaizkidan, biekin erlazio ona izan nuen bai ESOn bai Batxilergoan, eta egia esan bitako edozeini gustura egingo nuke elkarrizketa. Baina azkenean Alberto aukeratu nuen, nire historiako irakaslea.

Aste honetan, astelehenean berarekin kontaktuan jarri nintzen korreo elektronikoaren bidez ea elkarrizketa egiteko prest zegoen galdetzeko, eta horrela bazen noiz egin ahal zuen. Berak nire berri izateko pozez erantzun egin zidan, eta geratu ginen ostiral goizean egingo genukeela elkarrizketa. Beraz, galderak prestatu eta ostirala itxoin nuen aste osoan.

Gaur goizean kotxea hartu eta Lapuebla de Labarcara joan naiz, bertan nire irakasle ohiekin hitz egiten egon nahiz, nire egoeraren berri emanez, eta ondoren Albertorekin elkartu naiz gela batean. Mugikorreko grabagailua jarri eta galderak egiten hasi naiz, elkarrizketan zehar giro ona eduki dugu, eta egia esan hitz egiten egon garen 40 bat minutuak oso azkar pasa egin zaizkit.

Elkarrizketa honetan ikasi egin dudan gauza nagusiena da berak gehien baloratzen duen arloa irakasle bezala ikaslearekin izaten duen erlazioa dela, hau da, azaldu egin dit berarentzat garrantzitsuena ikasleekin erlazio estua edukitzea dela, hori balio diolako hainbat gauzetarako, adibidez klasean giro ona edukitzeko, edo zailtasunak, edo arazoak sortzen dituen ikasleekin egoera konpontzeko, laguntzeko, eta helburua lortzeko bidea dela esaten duelako.

Baita gustatu egin zait bera gehien baloratzen dituen gauzetariko bat, agian gehien baloratzen duena, edo irakasle bezala gehien betetzen diona dela ikasle izandakoekin klasetik kanpo aurkitzerakoan haiekin erlazio ona edukitzea, eta azken finean ikustea maitasuna diotela.

Azken hori gustatu egin zait, erakusten duelako irakasle lanaren atzean edukiak irakastea baino askoz gehiago dagoela, eta pertsona bezala osatzen eta betetzen duen profesio bat dela.

2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena

KONTZEPTU MAPA

Egindako kontzeptu mapa honetan bi testu elkartzen saiatu gara. Hauek, pasaden astean bidali zenituen lehenengo bi testuak dira. Lehenengoa ingelesez dago eta bigarrena Danimarkako estudio baten inguruan hitz egiten du.



2013(e)ko urriaren 12(a), larunbata

LOMCEren onarpena




Aste Honetan kongresuan LOMCE hezkuntza lege berria onartu egin dute PPko kideen baiezkoarekin bakarrik, beste erakunde politikoen onarpenik gabe.

Honekin batera, aste honetan nire amonari egon naiz galdetegi bat egiten klaseko lan bat egiteko, galdetegi honetan berak izandako hezkuntzaz hitz egin dugu, helburua garai horretako hezkuntza gaur egungoarekin konparatzea eta ezberdintasunen aurrean gogoeta bat egitea da.

Nire amonarekin hitz egitea balio egin zait konturatzeko gaur egun jaso dugun hezkuntza izateaz dugun zortea, dudarik gabe bera izandako eskola modeloa ezin da ezta hezkuntza kontsideratu, gaur egungoarekin alderatuta. Bere eskola, nola ez modelo bereizia zuen, eta oinarrien artean erlijioa dago.

Beraz, elkarrizketa honek argi utzi dit LOMCE legea pausu bat (edo bat baino gehiago) atzera dela, idei politiko zaharrak ekarri nahi dituela berriro, eta hori bai hezkuntzaren sektorekoontzat bai gizarte guztiarentzat onartezina izan behar dela uste dut. Horregatik, espero dut kongresuan onartutakoa definitiboa ez izatea, eta denbora izatea oraindik lege hau ekiditeko.

2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala

LOMCE legearen kontrako manifestazioa egingo dute Bilbon urriaren 12an




Wert ministroaren hezkuntza legea ez aplikatzeko eskatu diete hezkuntzako eregileek Nafarroako eta EAEko parlamentu eta gobernuari. Argi utzi dute berriz ere hezkuntza erreforma hau inposatzea zentralizatzailea atzerakoia segregatzailea eta elitista dela. Erantzutetik harago.Hezkuntza sistema propioa eraikitzeko urratsetan aurrera eguin behar dela uste dute euskal hezkuntza komunitatekoordezkariek




LOMCE-ren legea gori-gorian dagoela, hemen doakizue Wert legearen aurkako Estitxu Eizagirre-ren  hiru bertso.

http://www.argia.com/blogak/estitxu-eizagirre/

2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

PIGMALION EFEKTUA


Pigmalion efektuari buruzko artikulu bat irakurri dugu. Bertan Robert Rusentholek hezkuntzari buruzko esperimentu bat nola garatu zen adierazten du. esperimentu honetan ikasgela bat ausaz bi taldetan banatzen da, talde bakoitzari irakasle bat jarriz. Horietako ikasle talde bat, aparteko talentudun bezala sailkatzen da eta bestea berriz, zailtasunak dituztenak bezala. Bi taldeak berdinak direla jakinda, ustezko aparteko talentua duten haurrek emaitza hobeagoak lortzen dituzte beste taldekoek baino. Hori ikusita, artikuluan azaltzen diren esperimentuko akatsei irtenbide bat bilatu behar diet.
Irakasle bat ikasle talde baten aurrean jartzean, ikasle talde hori onena dela pentsatu behar du eta bere jakintasun guztia haurrei transmititu behar die. Irakasleak bere ikasle taldea txarra dela pentsatzen badu aldiz, motibaziorik gabe emango du ikasgaia. Irakaslearen aldetik motibaziorik ez badago, haurrak ez dute behar den atentzioa eta gogoa jarriko emaitza txarrak lortuz. Arazo honi aurre egiteko irakaslea (nahiz talde txarra zein ona izan) klaseak emateko gogotsu egon behar du eta une oro umeen atentzioa bereganatzen jakin behar du.
Bestalde, ikasle talde batean giro ona sortzen jakin behar da irakasleek eta ikasleek egunero ordu asko pasatzen baitituzte elkarrekin. Posible da ikasleen zein irakasleen arteko harremana desatsegina izatea, horregatik errespetuz jokatu behar da eta irakasleen kasuan are gehiago, profesionalak izan behar dira.
Haurrei ez zaie gorrotorik hartu behar, ikasle guztiak berdintasunez eta merezi duten bezala ebaluatu behar dira.
Ikasle mota ezberdinak daude, azkarrak eta ez hain azkarrak adibidez. irakasleak materia azaltzean ikasle azkarrez ez dute arazorik emandakoa ulertzeko, aldiz ikasle ez azkarrek mezua ulertzeko zailtasunak dituzte. Hori dela eta, ikasle azkarrak irakaslearekin batera abiatzen dira eta ez azkarrak haria galtzen dute, ondorioz desmotibatu egiten dira. Arazo honi irtenbidea topatzeko modurik onena ikasle txarren paperean sartzea da. Ez azkarrek errendimendua hobetzeko modu bat irakasleaz gain monitore bat beraientzat jartzea da edo beste metodo batzuk aplikatzea.
Beste arazo bat, kanpotik jasotzen diren influentziak dira. Haurtzaroan familia eta ingurua oso garrantzitsuak dira eta beti ez dira behar bezain onak. Eskolako porrota saihesteko, influentzi txarrak kontrolatu beharra daude. Horretarako, irakaslea adi egon behar da haurraren inguruan gertatzen ari dena kontrolatuz eta umearekin hitz egin beharko du bide horretatik jarraituz bizi kalitate txarra izango duela esanez. Inguruko influentzia ona duten aurrekin aldiz, irakaslearen lana batez ere egoera on hori mantenduko dela ziurtatzea da.

Pigmalio efektua.

Robert Rosenthal-ek egindako esperimentuaren ondorioz, pigmalion efektua eta Clever Hansen ideak batuz sorturiko esperimentua hain zuzen ere, irakasle batek ikasleengan sorturiko eragina azaltzen saiatzen da. Honen ustez, eragin hauek onak dira, eta horrekin ados nago, baina badira ere alde txarrak, orain azalduko ditudanak.

Alde batetik, klase bateko irakasle bat bere taldea txarra dela pentsatzen badu, ikasleen gainean izandako eraginak ez dira onak izango, eta ikasleek emaitza txarragoak lortuko dituzte. Hau konpontzeko, ondo legoke taldea animatzea, eta ikasleen aurrean aurpegi txarrak eta komentario desegokiak aurreztea. Esperimentu honek emandako emaitzak, lehen esan dudan moduan, onak dira, baldin eta klase baten aurrean dagoen irakaslea positibista baldin bada. Egokitasuna lortzeko profesionala izan behar da, eta aurreiritziak gordetzea eta bakoitzaren klasea hoberena dela pentsatzea beharrezkoa da, umeen gaitasunak hobetzeko nahian.

Ondoren, maniagatik edo beste arrazoiengatik ikasle bati merezi duen bezala ez tratatzea edo ebaluatzea beste arazoetako bat izango litzateke. Izan ere, ikasle bati mania izatean berarekiko ikuspuntua ez da ona eta horrek eragin txarrak izan ditzake ikaslearengan. Lehen esan dudan moduan, profesionalak gara eta ezin dugu ikasle baten progresioa moztu eta bere ikas-gaitasunak murriztu mania izateagatik. Horretarako, ikasleekin gehiago harremanatzea eta beraiekin barreak eta momentuak konpartitzea beharrezkoa dela uste dut, beraietaz gehiago jakiteko eta beraiekiko ikuspegia irakasleekiko hobetzeko.

Beste alde batetik, irakaslea ikasle azkarren erritmoan ematen baditu klaseak, hain azkarrak ez diren ikasleak desmotibatuta edukiko ditu eta emaitza txarragoak lortuko dituzte. Ez da batere egokia ikasle batzuk lortu ezin duten maila batean klasea ematea, nahiz eta ehuneko oso altua ondo eraman ikasgaia. Horretarako, irakasle baten ikuspegian kokatuz, egokiena ikasle hauei klase estraeskolarrak ematea izango litzateke, besteen maila har dezaten. Beste konponbideetako bat, klasea hain arin ez ematea izango zen, gauzak ondo azalduz eta beharrezkoa den denbora kontuan hartuz.

Azkenik, badago beste gai bat jorratu nahi dudana. Hau, ikasle batzuen rolarekin du zerikusia. Klase guztietan dagoen arazo bat da hau, izan ere, beti daude ume bat edo bi besteen gainean agintzen dutenak. Hauek, ikasle onak desbideratu dezakete eta hauengatik influentzia txarra jaso baita ere. Horretarako, irakasleak arazoak ematen dituzten haurrak hartu behar ditu eta azalpenen bidez hauen jarrera aldatzen lortzea,  klase barruan kaosa ekiditeko.
  
Hortaz, uste dut argi utzi dudala esperimentu honek hobe beharreko zenbait ideia dituela, eta askotan irakasleek ikasleekiko eragina edukitzea ez dela ona, batez ere ikuspegi hau txarra baldin bada.



2013(e)ko urriaren 5(a), larunbata

Pigmalion efektuaren arazo eta irtenbideak

Pigmalion efektua irakaslea bere klaseko irakasleengan sortzen duen eragina da, eragin honek efektu onak edo efektu txarrak izan dezake, eta efektu, edo honen alde txarren artean, hauek dira bururatu zaizkigunak:

-Irakaslea bere ikasle taldea txarra dela pentsatzea, eta pentsaera hori zabaltzea bere ikasleei, era honetan ikasleak desmotibatuz.

-Maniagatik, edo beste arrazoiengatik ikasle bati merezi duen bezala ez tratatzea edo ebaluatzea.

-Irakaslea ikasle azkarren erritmoan ematea klasea, eta hain azkarrak ez diren ikasleak desmotibatzea.

Gainera, uste dut, efektu hau ez dela zergatik izan behar ikaslea irakasleenganakoa bakarrik, baizik eta ere eman daitekeela ikasle baten aldetik, edo ikasle talde baten aldetik, bere klasekideengan, beraz beste arazo bat eman ahal da:

-Ikasleen influentzia txarrak influentzia onak apurtzea.


Arazo hauen aurrean, irakasleak irtenbideak bilatzeko gai izan behar dira, eta nik, irakasle bezala irtenbide hauek proposatuko nituzke.

Alde batetik, uste dut irakaslea ezin duela bere ikasle taldea talde txarra bezala ikustea, hori azkenean ikasleengan aurreiritziak sortuko dituelako, beraz, ikasleak beti izan beharko lukete ikuspegi positiboa haien ikasle taldearekin, era honetan, eta pigmalion efektuaz baliatuz, pentsaera hau zabalduko zen ikasleen artean.

Bestalde, irakasle bat ezin dio mania hartu ikasle bati, edo alrebez, ikasle batengan lehentasuna edukitzea, azkenean rol hauek bereganatuko dituztelako ikasleak, eta batzuk akomodatuz, eta besteak desmotibatuz, emaitza txarragoak edukiko dute. Horregatik, irakaslea ikasle guztiak berdin tratatu behar ditu, guztiei parte hartze maila berdina eskaintzea, , eta ez akumulatzea ikasle batek egunero egiten dituen merituak edo demerituak, hau da, egunero klasea ematea lehen eguna izango balitz bezala, aurreiritzien influentzia ez gertatzeko.

Honekin batera, irakaslea kontziente izan behar da ikasle talde batean guztiok ez dutela erritmo bera jarraitzeko gai izaten, horregatik, gai izan behar da guztiek duten erritmoa ezagutzeko, eta erritmo homogeneo bat bilatzea, edo klasea emateko forma ezberdinak (taldeka...) bilatzea.

Azkenik, aurretik esan dudan moduan, uste dut pigmalion efektua baita ere eman daitekeela ikasleen artean, klase guztietan egongo da ikasleren bat "lider" rola duena, eta horrek eragina izango du bai kontzienteki, bai inkontzienteki beste ikasleengan, hau efektu txarrak izan ahal ditu beste ikasleetan, irakaslea saiatu beharko luke hau ekiditen, adibidez, taldeak egite, non lider hau ez da hain boteretsua, edo efektu honi buelta ematzen saiatzea, eta eragin ona izaten lortzea, esanez hauei gai direla bere gelakideei laguntzea, eta hori ikaslea motibatzea adibidez.