Ikasturtea hasi zenean, guztiok geneukan ideia bat buruan eraikita irakasle izatea zer denari buruz, eta zeintzuk ziren irakaslearen zereginak. Orain, lehenengo lauhilabetea bukatzen ari dela, konturatzen nahiz hasieran nuen ideia hori oso ahula zela, eta ikasgai honen bidez, eta besteen bidez asko ikasi dudala irakasle lanbideari buruz, hori era nahiko ezberdinen bidez lortu egin du gure irakaslea.
Hasteko, irakasgai honetarako lan gehienak taldeka egin behar zirela jakitean talde bat sortu behar izan genuen bat-batean, eta nire ustez talde nahiko ona bildu ginen, hala ere, taldeko batek, Iñigo, utzi egin zigun, eta erabat botata utzi zigun, batez ere geroago lanak banatzerako orduan. Hori kenduta, nire ustez oso ondo moldatu egin gara taldea Jon, Jokin eta hirurok, eta erlazio oso ona daukagu orain, asko lagundu gara gure artean, bakoitzaren ahultasunak besteek indartuz, adibidez Jokini laguntzen teknologien kontuekin... Beraz, esan dezaket pozik nagoela izandako taldearekin, eta uste dudala talde honetan aritzea oso erabilgarria izan dela taldean lan egiten ikasteko.
Jarraitzeko, blog honen kontua aipatu behar dut, astero bi sarrera idatzi behar genituen, salbuespen batzuekin noizean behin, eta hiru bakarrik garenez taldean astero hirutako batek ez zuela idatzi behar erabaki genuen. Bestalde, blogeko helburua hezkuntzarekin erlazionatutako gure interesak eta kezkak idaztea zen, nahiz eta batzuetan kosta zait barneratzea nik jarri beharreko konponbidea idaztea, uste dut honek balio izan zaidala hezkuntzaren gaiei buruz pentsatzeko eta hausnartzeko, azken finean, nire barnea mugiarazteko eta interesa pizteko.
Geroago egin beharreko lan garrantzitsu bat irakasle miresgarri bati egin beharreko elkarrizketa zen. Lan honekin asko ikasi nuen, Alberto, nire irakasle ohia, esan zidanagatik. Ikasi nuen irakasle bezala lan nagusiena ez dela edukiak irakastea, baizik eta balore batzuk garatzea, eta baita ikasle "txarrekin" nola lan egin. Gainera, ikasi nuen irakasleek ikasleekin duten erlazioa, erlazio onak izatea, tresna nagusiena dela bai arazoak konpontzeko, bai hauei etekina ateratzeko. Azkenik, gehien gustatu zitzaidana izan zen lan honek duen politena, hau da ikasle ohiekin sortzen zen erlazio on horiek, azkenean honekin geratzen zarelako kurtsoa bukatzerakoan. Azken finean, lan honek balio egin zait irakasle lanbidearen alde onak ezagutzeko adibide praktiko batetik.
Bestetik ikusi egin genuen pigmalion efektuaren kontzeptua, honen bidez, ikasi egin dut irakasleek duten ahalmen oso garrantzitsu bat, bere ikasleetaz etekin handia ateratzeko gaitasuna. Irakaslea ikasleen eredu dela, eta berak lortzen badu haiek gai direla pentsatzea gai izango direla. Beraz, irakaslea efektu hau lortzeko tresnak bilatu behar dituela ere ikasi nuen, efektu ona lortu ahal duelako, baina baita kontrako efektua ere, horregatik oso garrantzitsua da irakasleek bere lana arduraz egitea.
Jarraitzeko, beste lan garrantzitsu batekin hasi behar izan genuen, guri kezkatzen zigun gai bat aukeratzea, gero horri buruz informatzeko. Aukeratutako gaia Bullyinga izan zen, niri beti interesatu egin zait gai hau, uste dudalako askotan ez dela irtenbide azkarra aurkitzen, eta hurbiletik tokatu zait familian, edo lagunetan. Beraz, lan honekin jarri ginen, honekin ikasi dudana da protokolo bat dagoela arazoa konpontzeko, eta irakasleen arteko elkarlana ezinbestekoa dela arazo larri hauek konpontzeko. Honekin lotuta, beste taldeekin egin genuen mintegi bat bakoitza bere gaia azaltzeko, mintegi honetan asko ikasi nuen beste gaiei buruz, adimen emozionala, elkarlana, nik agian planteatzen ez nituen gaiak zirela, edo teknologiaren gaia. Gai honekin asko ikasi nuen, eta batez ere, burua ireki behar dudala beste gai batzuetaz ikasteko. Gainera, lan honekin egin beharreko zeregina ebaluazioa izan zen, hau da ikaskideei nota jartzea, beraz ikasi egin dut irizpideak sortzen, eta irizpide horien arabera notak jartzen.
Jarraian hasi ginen tutoretza gaiarekin, hau niri gehien kezkatzen zidan gaietako bat zen, uste dudalako inoiz ez egin duguna dela ikasleen gurasoekin era formal batean hitz egitea. Lan honetan prestatu behar genuen gidoi bat gurasoekin bilera bat simulatzeko rol-playingaren bidez, beraz lan honen bidez hainbat gauza ikasi ditut. Alde batetik, bilera bat prestatzen, eta horretan garatuko diren gaiak prestatzen, baita gidoia prestatzen. Bestetik, ikasleen gurasoen paperean jartzera, eta hauei sortarazi ahal zaizkien galderak egitera, baita irakaslearekin nola elkar-erlazionatu. azkenik, nahiz eta nik irakaslearen rola ez hartu, ikustea zuzenean nola erlazionatu gurasoekin, baita hauekin nola tratatu behar dugun.
Azkenik, urteko azken lana hau izan da, birpasatzea kurtso osoan zehar ikasitakoa, eta hausnartzea. Lan hau eginaz konturatu nahiz egindako lanen bidez asko ikasi dudala, eta irakasle lana zein denari buruzko nire buruan eraikita nuen ideia asko ireki eta zabaldu dela irakasgai honi esker. Esan beharra dago ere, agian irakasgai hau gogorrena izan dela besteekin konparatuz, eguneroko lana eskatzen duelako, eta baita lanak egitea egun batetik bestera, hala ere, uste dut esfortzua merezi egin duela ikasitako guztiagatik.