2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Eskola txikiak

Gaurkoan gure hezkuntza sisteman finkatzen ari den metodo bati buruz idatziko dut, Eskola txikiak. Gaur egun ez zaio garrantzia handia ematen, nahiz eta urte asko daraman martxan (1987), eta oso jende gutxi daki bere existentziaz. Eskola txikiak, herri txikietan dauden eskolak dira. Bertan, herriko ume guztiak eskolarizatuta daude eta adin ezberdinetako taldeetan biltzen dira. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza batera ematen dute, oso gela gutxi baitaude. Sustatzen diren ezaugarrien artean, elkarreragina edota kooperazioa daude.

Metodo hau, gaur eguneko eskola modernoa ere deitua, oso ondo dagoela uste dut. Izan ere, ikasle bakoitza beste ikasleetatik ikasteko aukera du, eta batzuetan berak baino gehiago dakienekin egongo da klasea eta besteetan gutxiago dakienekin, elkarlagunduz. Gainera, hezkuntza eredu honi esker, herri txikietan eskolak zabaldu daitezke. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ezinezkoa izango litzatekeen klase asko izan ordez, oso gela gutxi daude eta hortaz herriko haurrak herrian bertan ikasteko aukera dute.


1 iruzkin:

  1. Berez, askoz ere zaharragoa da 1987 baino, auzo-eskolak eta Espainiako II Errepublikako ikastolen inguruan ere egon liteke zer ikusi. Baina, egia da era antolatuan pedagogia jakin bati oraintsu heldu diotela iuspegi bateratu batetik.
    Aukera baduzu, ezagutzea gomendatzen dizut, praktikaldiren bat horrelako batean egiteko.

    ErantzunEzabatu