Egungo gizartean teknologiak duen garrantzia eta protagonismoa gero eta handiagoa da, eta bizitzako esparru guztietan dago presente, gainera, azken urteotan smartphone, tablet, portatilen erabilera era izugarri batean handitu egin da, eta gizarteko adin guztietako pertsonak erabiltzen dute teknologiak.
Pertsona horien artean umeak daude, hauek ia jaiotzen diren momentutik hasten dira teknologiekin erlazionatzen hala nola gurasoen mugikorrekin jolasten, argazkiak ikusten, eta abar, eta harrigarria da askotan ikustea nola 3 urteko ume batek smartphone bat erabiltzen duen 20 urteko gazte bat bezala ia ia.
Beraz, hau ikusita argi dago tabletak, arbel elektronikoak, portatilak, eta horrelako aparatuak eskoletan ezartzea beharrezkoa dela, gizartearen eboluzioak eskatzen duelako, eta oso erabilgarria izan daitekeelako bai ikasleen interesetarako, bai ikasleentzako.
Horregatik, hezkuntza erakundeek hori bultzatu behar dutela uste dut, eta baita irakasleek bere parte jarri hori ahalbideratzeko. Hori egiteko irakasleek hainbat gauza egin ahal lukete, adibidez teknologia berriak hezkuntzan nola inplementatzeko kurtsoetara joan, eta kurtsoak sortu, ikasgai bakoitzean zer eta nola erabiltzen ikasteko.
Gainera, uste dut era honetan ezagutzen elkar-eman bat emango zela, aurretik esan dudan bezala umeek txikitatik dakitelako teknologiak erabiltzen, eta irakasleei erakutsi ahal dietelako haien ezagupenak ere.
Bestalde, uste dut gai honen inguruan irakasleek beste bi zeregin dituztela, alde batetik, teknologiekin hazi ez diren irakasle zeharrei irakastea nola erabili teknologiak, hau agian zailena izan daiteke, irakasle lana era batean egin duen batentzat aldaketa bortitz bat suposatu ahal duelako; eta bestetik irakasleek parte hartu, edo elkarlanean ibili teknologiak garatzen dituztenekin, edo teknologia horietarako hezkuntzarako bideratuak diren aplikazioak garatzeko laguntza eta ideiak emanez, argi dagoelako inork ez dakiela hobeto hezkuntzan behar dena irakasle bat bezala.
Azkenik, uste dut teknologiaren erabilera ez dela bigarren hezkuntzara mugatu behar, eta urteak pasa ahala era progresibo batean hezkuntzako maila guztietan ezarri behar dela, bai unibertsitatean, bai bigarren hezkuntzan, bai lehen hezkuntzan, eta zergatik ez, lehen hezkuntzan ere.
Hemen uzten dut bideo interesgarri bat teknologia berri bati buruz, agian hurrengo urteetan erabilgarria izan daitekeena zergatik ez hezkuntzan.
Ados esaten dituzunekin. Bidea hortik joan behar duela uste dut. Gero beste kontu bat ere badago, zenbat diru gastatuko dugun zein teknologiatan, irakasleak jakintzaren kudeaketan jarraitzeko arbela elektroniko garestietan gastatu behar da dirua ala ikasleei programatzen erakutsi bakoitzak bere 30€ ordenagailuarekin? Jarraitu behar dugu ordenagailuak LH5ean bildurrez sartzen, ala One LapTop Per Child horretan sartu eta beste bide batzuetan ausartu? (Uruguain ume bakoitzak du bat eta, teorian, gu baino askoz pobreagoak dira. Baina Mugica ez da Urkullu ez Rajoy ez Van Rompuy
ErantzunEzabatu