2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Eskola-Porrota


Bizitza osoan zehar, belaunaldi askotan arrazoi ezberdinak egon dira eskola porrota, edo behar baino lehenago bukatzeko ikasketak, garai batean, adibidez Francoren garaian lan ikasleak oso goiz hasi behar zuten lan egiten, eta ikasketa maila altuagoetara gutxi iristen ziren, hala ere denborarekin hori aldatu da, eta ikasketak lehen bukatzeko arrazoiak arazoengatik izan dira.

Arazo horiek jarrera arazoak izan daitezke, edo lan errazak lortzeko gogoak, eta gutxieneko kasutan arrazoi ekonomikoengatik, hala ere hori duela urte batzuk izan zen, gaur egun azken arazo hori, arazo ekonomikoak nagusitu egin dira, eta eskola porrotaren arrazoi nagusian bihurtu ahal da. Familien egoera ekonomiko larria ondorio latzak ekarri ditu bere semeen hezkuntzarako, alde batetik, eta era zuzenago batean eskola ordaintzeko orduan, baina baita beste arrazoiengatik, adibidez janari gutxi edukitzea, etxe ziur bat ez edukitzea...

Guzti honen eragina beharbada, ez dugu era argi batean ikusten gaur egun, baina artikuluan aipatzen den eskola porrotaren gorakada horrek etorkizunean izugarrizko eragina izango duela argi dago, eta hori oso larria da, esango nahi duelako gazte kopuru handi batek ikasketak burutu gabe egongo dela, egoera honetatik ateratzeko zailtasuna handiagotuz.

Horregatik, egoera honen aurrean hartzen ari diren erabakiak jasanezinak direla uste dut, hau da, hau ekiditeko ez daude ezer egiten ari, eta ez hori bakarrik, baizik eta gainera zailtasun gehiago sortzen dituzten neurriak eta murrizketak ezartzen ari direla. Beraz, uste dut arazo honen garrantziaz jabe egin behar direla, eta laguntza ekonomikoak eman behar direla gehien behar duten familientzako, gero eta gehiago direla, eta ohartu egin behar direla hezkuntzaren garrantziaz, argi dagoelako, estatu baten hezkuntza garrantzitsuenetariko arlo bat dela, eta hezkuntzaren osasuna zaintzea ezinbestekoa dela.

1 iruzkin:

  1. Lagun bakarrak egindako lana lagun bakarrak izenpetu behar du
    -----------------
    Egile ezezagunari
    Esaten dituzunak egia dira, neurri batean ez bada ere, baina ez dago zure esku behar duten familiei laguntza ekonomikoak ematea; zure esku dagoenari begiratu behar diozu. Gaiari oratu nahi badiozu, pentsa zuk zer egin dezakezun non, gaur edo bihar irakaslea zarenean. Baina erdia beti zuk izan behar duzu.

    ErantzunEzabatu