2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

Zientzialariak eta Ekonomistak "Wert Legea"-ren aurka.

Gaur bertan atera den albiste batetaz hitz egingo dugu. Izenburuak esaten duen bezala, Espaniar estatuko zientzialariak eta ekonomistak Wert ministroak proposatzen duen legearen kontra altxatu dira. Izan ere, lege honen bitartez Batxilergoko bi modalitate batu nahi dituzte eta horretarako Gizarte Zientzietako Batxilergoko matematika ikasgaia kendu nahi dute. Bi Batxilergoak elkartzean, Latineko edo Matematikako ikasgaietako bat kendu behar dute, orduak konpentsatzeko, eta bi ikasgai hauen artean bigarrena kentzea erabaki dute.

Lehen esan dudan moduan, gaian jakitun direnak kexatu dira, matematikak funtsezkoak direlako gure heziketarako, eta hauen gabezia atzerapauso handia izango zelako gure gizarterako. Hartu nahi duten erabaki honekin, Magisteritza, Ekonomia edo beste gradu batzuetara matematikako ikasgaia ikasi gabe sartu daitezke gazteak, eta hori etorkizunerako txarra izan daiteke. Gainera, Latin ikasgaia beharrezkoa bilakatuko dute, hautatzeko aukerarik eman gabe. Ikasgai hau, aldiz, ez da guztiz beharrezkoa, matematikak arlo askotan erabiltzen direlako eta Latina, aldiz, ez.

Nire ustez oraindik hartu ez duten baina Azaroaren 20an hartuko duten erabaki hau aldatu beharra dago. Matematikak beharrezkoak dira gure egunerokotasunerako, eta hortaz, ikasleek ikasgai hau hautatzeko eskubidea izan behar dute. Gaur egunerarte bi ikasgaien artean hautatzeko aukera zegoen, nahi zuenak Latin ikasten zuen, eta bestea Matematikak. Erabaki honekin inposatzen dute Latin ikastera, eta hori ez da jarrera egokiena.

Zientzialariak eta Ekonomistak "Wert Legea"-ren aurka.

1 iruzkin:

  1. Hirurok ez izenpetu lagun bakarraren lanik.
    --
    Egile ezezagunari:
    Hori den hori egia da, baina zuk matematika irakaslea batxilergoan ez duzu izan behar -horretarako matematikan aritu behar zenuke eta ez magisen-. Hemen idazten dituzunak zurekin lotura agerikoa izan behar dute, edo nabarmena dutelako edo zuk uzten duzulako agerian.
    -
    Ez dago argi zer esan nahi duzun "espainiar estatua" ideia horrekin, agian, hori idatzi duzunean ere ez duzu zaindu euskaraz gauzak nola esan behar diren eta horregaitik egiten duzu aldarrikapen espainiazalea abertzaleen hitzen bitartez. Hizkuntza zaindu behar duzu, erabiltzen duzuna erabiltzen duzula.

    ErantzunEzabatu