- Bokazioa: Hitz egin eta berehala hirurok esan dugu gauzarik garrantzitsuena bokazioa dela, hau da, lanbide hau gustukoa izateko ezinbestekoa dela bokazioa, eta hau falta ezean zaila dela lan honetan mantentzea.
- Erlazio pertsonalak: Baita amankomunean izan dugu guztiok irakasleak ikasleekin duen erlazio pertsonala oso garrantzitsua dela, era honetan hauengan konfiantza bat lortzen delako, argi dago pasatu gabe, egoera gure kontra ez bueltatzeko. Ikasleekin erlazio ona edukitzea hainbat gauzetarako baliagarria da, adibidez arazoei konponbidea bilatzeko garaian konfiantza eta erlazio ona eukitzea asko errazten duelako.
- Etiketarik ez: beste ezaugarri garrantzitsu bat ikasleei etiketarik ez jartzea da, ikasle batek urte batetik bestera asko aldatu dezake jokabidea, bai onerako edo baita trxarrerako ere. Horregatik ikaslea den bezala ebaluatu behar da eta ez aurreko urteak kontuan hartuta.
- Irakasle izaten lanean ikasten da: Unibertsitatetik irteterakoan, teorian, ongi jorratuta eta ikasita joaten zara lanera, baina teoria hori praktikan jartzean, zailtasunak agertzen dira. Horregatik uste dugu garrantzitsua izango zela unibertsitateetan kasu erreal gehiago edo benetazko simulazio gehiago bizitzea.
- Pazientzia: Behin lanean hasita, umeekin edo lanarekin harremana duten arazo askorekin topo egitea nahitaezkoa da, horregatik egoera zail hauetatik irteteko pazientziaz jokatu behar da. Arazoen aurrean jarrera proaktiboarekin jokatu behar da, hau da, arazoak lehendik prebenitzen eta ahalik eta azkarren irtenbidea topatzen saiatu behar gara. Honekin lotuta, arazo txikiak arazao larriak ez bihurtzeko, egunerokotasuneko lanak eguneratuta izateak asko laguntzen du.
- Umeen gehiegizko babesa: Gaur egun umeek gehiegizko babesa dute gurasoengandik, hots, ikasle batek behar ez den zerbait egiten badu, gurasoak egindako ekintza txar hori defendetuko dute. Hori ez litzateke horrela izan behar, gurasoak seme-alaben ekintza txarrez arduratu behar dira, eta horiek onartu beharko dituzte.
- Umeen progresioa: Gure irakasleentzako, lan onerako motibaziorik garrantzitsuena ikasleak ikasketetan aurreratzen dutela ikustea da.
- Ikasleetatik ikasi: Irakaslea ikasleari irakasten dio, baina alrebez baita gertatzen da, hau da, irakasleek ikasleetatik ikasten dute baita ere.
- Gauza berriak asmatu: Garrantzitsua da irakaslea ez geratzea atzean ikasitakoarekin bakarri, denbora pasa ahala gauza berriak ikastea, eta metodo berriak erabiltzea, baita garaiko baliabideei egokitzeko ahalmena edukitzea, adibidez teknologia berriak erabilgarriak egitea irakasteko garaian.
2013(e)ko urriaren 27(a), igandea
Irakaslearekin ikasitakoaren amankomuneko analisia
Hiruron artean elkartu eta hitz egin dugu irakaslearekin hitz egin eta gero, ateratako ondorioak amankomunean jartzeko, eta besteen aportazioetatik ikasteko, beraz hauek dira guztion artean atera ditugun kontzeptu nagusiak:
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Lan polita egin duzue. Berandu xamar ere bai.
ErantzunEzabatu