2013(e)ko urriaren 19(a), larunbata

Irakasleari eginiko elkarrizketaren analisia

Orain dela aste pare bat bidalitako lanean, gure bizitzan zehar izandako irakasle miresgarri bat elkarrizketatu behar genuen. Esandako betebeharra jakin bezain pronto burura etorri zitzizkidan irakasleak asko izan ziren, izan ere, bizitzan zehar izandako irakasle askori diet mirespena, irakatsi didaten formagatik edota nirekin izandako harreman onagatik. Arazoa da Assa Ikastola nire herritik nahiko hurrun daukadala, eta hara joatea ez dela erreza.

Gauzak horrela, buruari bueltak ematen hasi nintzen. Azkenean, DBH garaian izandako irakasle bati egitea erabaki nuen. Hau, ez da klasean izandako irakasle bat, astero izaten nuen arratsaldetako irakaslea baizik. Honek, Angel du izena eta matematikako eta fisikako klase extraeskolarrak ematen zizkidan, nahiz eta goizetan Haroko institutuan DBH-ko klaseak ematen dituen. Hortaz, elkarrizketa gazteleraz egin behar izan nuen.

Elkarrizketa egiteko pertsona aukeratuta, beraren onarpena bakarrik falta zitzaidan hau hasteko. Espero nuen erantzuna jaso eta gero, hurrengo egunean herriko taberna batean gelditu ginen. Eguna iritsi zen, tabernara sartu nintzen eta han zegoen Angel, ni ikusi nahian. Gure bizitzari buruz hitz egin eta gero, elkarrizketari ekin genion. Nabaritu nuen lehenengo gauza galderei erantzuteko zituen gogoak izan ziren, amaieran esango zidan moduan. Izugarrizko poza eman zion ni berriz ikustea eta elkarrekin hitz egitea, berak esaten zuen moduan, lau urtetan Jon Gomez aguantatzea oso zaila izan zelako (barrezka) eta elkarrekiko harremana irakasle-ikasle baino zerbait gehiago zelako, lagunekoa alegia.

Solasaldian denbora luzea eman eta gero agurtu egin ginen, eta etxean ateratako ondorioak asko izan ziren. Adibidez irakaslea izatea errespontsabilitate handia dela, baina gauzak ondo egiten badirela ez dagoela hau baino lan politagorik. Azpimarratzen duen gauza bat, irakasle perfektua edo ideala existitzen ez dela eta irakasle izateko kuatitate asko izan behar ditugula da. Gainera, hauek irakasten ez direla dio. Pazientzia izatea beharrezkoa dela behin eta berriz errepikatu zidan, eta askotan gauzak egin aurretik arnasa sakon hartu behar dugula baita ere. Azkenean, elkarrizketa hau oso interesgarria izan dela iruditu zait, irakasleen papera hobeto ulertzen ikasi dudalako eta kontuan hartu beharreko hainbat gauza ikasi ditudalako.
 

1 iruzkin:

  1. "Ez dira irakasten", egia da; baina ikasi bai, ikasten dira, eta ikasi beharra dagoela esan ere bai.
    Angel aukera ona izan dela ematen du
    --
    Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ErantzunEzabatu