2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

Irakaskuntza-Funtzioan ikasitakoa




Lauhileko hontan irakaskuntzari buruz ikasi ditudan gauzak asko izan dira. Nahiz eta ikasgai guztiek zerbait erakutsi didaten, eragile nagusia ikasgai hau izan da. Hilabete hauek pasa eta gero, eta autoebaluazio hau egiten nabilen bitartean, konturatu nahiz Irakaskuntza Funtzioan etorkizunerako oso baliagarriak izango zaizkidan ideiak barneratu ditudala. Esan beharra daukat ikagai hau gogorrena izan dela, lan asko eskatu didalako eta inoiz ikutu ditudan gaietara murgildu didalako.

Juan Abasolok bidalitako lehenengo zeregina talde bat sortzea izan zen. Hasiera batean ez nituen taldekideak topatu, baina gelako beste pertsona batzuek nire egoera berdinean zeudela ohartaraztean, beraiengana jo nuen eta taldea sortzea erabaki genuen. Hasiera batean lau ginen taldean, Xabi, Jokin, Iñigo eta nik. Geroago, Iñigok taldea utzi zuen, gure lana handiagotuz. Arazoen gainetik indarrez jarraitzea eta lan egitea erabaki genuen. Azkenean, egindako lanen emaitza honez aparte, oso erlazio ona sortu da hiruron artean. Hurrengo pausoa Blog bat sortzea izan zen. Hau ez zitzaigun oso zaila egin, baina honek dakarren lana bai. Bloga, astero hezkuntzaren inguruan zerikusia duten albisteei buruz bi sarrera egiteko sortu genuen, beste zenbait gauzen artean. Sarrera hauek, hezkuntzaren inguruan interesa pizteko eta idazten trebatzeko lagundu didate.

Ondoren, egin genuen hurrengo lana "La educación prohibida" filmea ikustea izan zen, eta bertan, gaur egungo hezkuntza sistema nolakoa den ikusi genuen, hauen ahuleziak ezagutuz. Pelikula honi esker metodologia alternatiboak ikusi geituen, eta ondoren egindako Irakasle onaren lanerako oso baliagarria izan dela iruditu zait.

Beste alde batetik, Pigmalion efektua ezagutu genuen. Bertatik, hezkuntzan irakaslearen papera oso garrantzitsua eta ezinbestekoa dela ikasi nuen. Ikasleen aurrean nola jokatu behar den, eta zer ez den egin behar izan dira testu honetatik ateratako beste konklusio batzuk. Espektatiba onak izan behar ditu irakasleak ikasleengan, hauek inkontzienteki transmititzen direlako, eta ikasleentzat oso lagungarriak direlako. Gainera, irakasle miresgarriari eginiko elkarrizketan, honekin zerikusia duten beste gauza asko ikasi nituen. Beraien artean zeintzuk izan behar diren irakaslearen ezaugarriak (Positiboa, eskuzabala, pazientziaduna...), irakaslearen funtzioa zein den eta nolakoa den hezkuntzan aritzea. Honek irakasle baten ideia orokorra zein den jakiteko lagundu dit.

Jarraian egin genuen hurrengo ariketa, interesgarria zitzaigun gai batean sakontzea izan zen, aurrerago aurkezpen bat egiteko nahian. Irakastaldeak, hau da, nire taldeak, hartutako gaia Bullying-a izan zen. Honetan sakondu eta gero, poster bat prestatu genuen eta talde txikietan gainerako gelakideei azaldu genien egindakoa. Hau egin eta gero, beste taldeen gaiak entzun nituen, hauen inguruan ez nekien gauzak ikasiz. Aipatutako lanen artean, autoestima, elkarlana edo adimen emozionala zeuden, beste batzuen artean. Aurkezpenak amaitutakoan, eta aurretik egindako errubrika baten laguntzarekin, gure irizpideak kontuan hartuz klaseko ikaskideak ebaluatu genituen. Hau oso lan interesgarria iruditu zait, irakasle baten funtzio nagusietariko bat egiten ikasi genuelako, zuzentzen edo ebaluatzen.

Amaitzen joateko, ikasgai honetan egindako azken lanen artean tutoretzak izan ziren. Tutoretza hauek bi motatakoak izan ziren, banakakoa edo taldekoa. Guri taldekoa egokitu zitzaigun, eta bertan irakasle baten paperean sartu behar izan nintzen, tutore naizen klase bateko ikasleen gurasoei kurtsoko lehen bilera prestatuz. Horretarako, interneten bilatu eta informazio nahikoa bildu eta gero, tutoretza plangintza bat egin genuen. Bertan, bileran esan beharrekoa ipini genuen, hala nola orientaziorako baliagarria den informazioa edota irakasle baten betebeharrak zeintzuk diren. Azken finean bileran esan behar genuenaren gidoia egin genuen. Hau amaitu eta gero, bilerarekin hasi nintzen. Niri irakaslearen papera egokitu zitzaidan, eta esan beharra daukat oso gustura egon nintzela, aurretik nahiko ondo prestatu genuelako. Beste alde batetik, beste ikaskideen bileretara joan behar izan ginen, baina guraso moduan, galderak prestatuz. Beraz, honekin, role-playing deiturikoa lortu genuen, paper ezberdinetan jartzea alegia. Azkenean, grabazioa ikusi eta gero, taldean bateratuta, bileran zer hobetu beharra idatzi genuen.

Hortaz, honekin guztia uste dut argi utzi dudala asko ikasi dudala ikasgai honetan. Hala eta guztiz ere, lehen esan dudan moduan, lan asko eskatu didan ikasgaia izan da, izan ere lanak eguneratuta eraman behar direlako eta ikasgaiari buruz beti zerbait egin behar izan dudalako. Ikusten ez diren gauzak ere erakutsi dizkit, adibidez jendearekin erlazionatzen edo talde lanetan hobeto konpontzen. Orokorrean oso gustura egin dudan ikasgaia izan da hau.


2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea

IRAKASLE FUNTZIOAN IKASITAKO GUZTIA


Make your own mind maps with Mindomo.

Orain arte egindako lanak berrirakurtzen, gauza askotaz konturatu naiz. Hasteko, uste nuen baino gusturago irakurri ditut, izan ere, idatziak egin nituenean ez nintzen oso gustura geratu egindakoarekin, baina orain irakurri ahala ikusi dut esandako gauzak ez daudela hain gaizki eta transmititu nahi nuen mezua ulertu egiten dela.
Irakasle funtzioko irakasgaian gogor aritu naizela esan beharra daukat. Irakasgai honetan teknologi berriak asko erabili ditugu eta hau nire puntu ahula da. Bigarren astean Blog bat sortu behar izan genuen gelako talde guztiek, bloga sortzeko orduan ez genuen arazo handirik izan, egia da nire taldeko Xabier Perez oso abila dela asunto hauetan. Behin bloga sortuta genuela, astean zehar taldeko bik bloga eguneratu behar genuen, eguneraketa hauek hezkuntza sistemari buruzkoak izan behar ziren, hau da, gai honi buruz internetetik hartutako  hainbat argazki, artikulu, edota bideoekin sarrera bat sortu behar zen bloga astero eguneratzeko. Blog honi esker nire etorkizuneko lanari buruz berri asko eskuratu ditut.
Hirugarren astean "La Educacion Prohibida" ikusi nuenean eskola perfektua zela iruditu zitzaidan, horrekin lotuta dagoen bakarkako lana "Irakasle Ona" zer den azaltzea zen. Horretarako lehenik eta behin, gure ikasketa prozesuan izandako maisu maistra miresgarri bat topatu behar genuen, niretzat Xabin Arriola izan da maisu miresgarria eta kasualitatez, Gorka Arejolaleibarentzat ere. Behin irakaslea aukeratuta, berarekin elkarrizketa bat izan genuen, horretarako bion artean galdera batzuk prestatu genituen eta berarengana abiatu ginen galdera horiei erantzun egoki bat bilatzeko asmoz. Elkarrizketa momentuan asko ikasten nengoelako susmoa neukan, gauza interesgarriak kontatu zizkigulako, egia da ere lehendik gai honi buruz interneteko hainbat artikulu irakurrita eraman nituela.
Lan hau egiteko izan dugun metodologia oso interesgarria iruditu zait eta eredu bezala hartuko dut etorkizuneko beste lan batzutarako. Lanari hasiera emateko banaka haritu gara, norberak bilatu du bere irakasle ideala eta norberak planteatu du zer galdetu emaitza onak izateko. Behin erantzunak izanda taldearekin komunean jartzerakoan lortu nuen informazioa askoz aberatsagoa izan zen eta jada, prest geunden testuari hasiera emateko.
Egin dudan beste antzerako lan bat "Irakaskuntza Irakaslearen Begietatik" izan da, lan hau egiterako orduan nik izandako irakasle esperientzian oinarritu naiz. Lan hau idatzi baino lehenago asko erreflexionatu nuen gai honi buruz, berriz azpimarratu beharra daukat lan hau egiteko nire esperientzian eta nire ustetan oinarritu nintzela. Lan honek lau urte barru nire burua nola sentituko den imajinatzen lagundu zidan, paperean guztiz sartu nintzelako. Behar bada idatzitakoa ez da guztiz egia, baina irakasle ofiziala ez naizenez ez dakit berdin ikusiko den irakaskuntza irakasle baten begietatik, hala ere, nire ustetan nahiko ondo adierazi nuela uste dut.
Aipatu dudan lanetan, bakarka aritu naiz eta orokorrean asko ikasi dudanaren sentsazioa daukat, baina uste dut talde lanetatik gehiago ikasi dudala. Gure lan taldeari dagokionez pozik nagoela esan behar dut, lana egiteko metodo ona daukagu eta (google drive hain zuzen ere). Lanak burutzean ez dugu arazorik izan, ondo funtzionatzen dugun talde bat gara. Nire ustez lana nahiko orekatua dago, hau da, denok lan berdintsua egiten dugu. Kalifikazioei erreparatuz nahiko pozik nago, kontuan hartu behar da taldean hiru kide garela lau kide izan beharrean, taldean bat gutxiago izateak lan pilaketa handiagoa suposatzen du, hala ere, dena aurrera ondo atera dugu.

Irakasle funtzio irakasgaiari buruz, lauhilabeteko ikasgai gogorrenetarikoa izan dela iruditu zait baina egia da probetxu edo irakasle munduan zerikusirik gehien duen ikasgaia dela. Ikasgai honetan irakasle sentitu naiz momentu askotan eta horrek etorkizunean irakasle izateko motibatu nau. Irakaslea nintzela gehien sentiarazi nauen momentua, gurasoekin bilera presatu behar genuenean izan zen. Lan hori pozik burutu nuenez asko ikasi nuen gurasoen batzarrei buruz. Lan hori egiteko interneteko web orri batetik hartu genuen informazioa eta ondoren moldaketa txiki batzuk eginez gure eran jarri genuen emaitza txukuna lortuz.

KURTSOAN ZEHAR IKASITAKOA + MAPA KONTZEPTUALA


Ikasturtea hasi zenean, guztiok geneukan ideia bat buruan eraikita irakasle izatea zer denari buruz, eta zeintzuk ziren irakaslearen zereginak. Orain, lehenengo lauhilabetea bukatzen ari dela, konturatzen nahiz hasieran nuen ideia hori oso ahula zela, eta ikasgai honen bidez, eta besteen bidez asko ikasi dudala irakasle lanbideari buruz, hori era nahiko ezberdinen bidez lortu egin du gure irakaslea.

Hasteko, irakasgai honetarako lan gehienak taldeka egin behar zirela jakitean talde bat sortu behar izan genuen bat-batean, eta nire ustez talde nahiko ona bildu ginen, hala ere, taldeko batek, Iñigo, utzi egin zigun, eta erabat botata utzi zigun, batez ere geroago lanak banatzerako orduan. Hori kenduta, nire ustez oso ondo moldatu egin gara taldea Jon, Jokin eta hirurok, eta erlazio oso ona daukagu orain, asko lagundu gara gure artean, bakoitzaren ahultasunak besteek indartuz, adibidez Jokini laguntzen teknologien kontuekin... Beraz, esan dezaket pozik nagoela izandako taldearekin, eta uste dudala talde honetan aritzea oso erabilgarria izan dela taldean lan egiten ikasteko.

Jarraitzeko, blog honen kontua aipatu behar dut, astero bi sarrera idatzi behar genituen, salbuespen batzuekin noizean behin, eta hiru bakarrik garenez taldean astero hirutako batek ez zuela idatzi behar erabaki genuen. Bestalde, blogeko helburua hezkuntzarekin erlazionatutako gure interesak eta kezkak idaztea zen, nahiz eta batzuetan kosta zait barneratzea nik jarri beharreko konponbidea idaztea, uste dut honek balio izan zaidala hezkuntzaren gaiei buruz pentsatzeko eta hausnartzeko, azken finean, nire barnea mugiarazteko eta interesa pizteko.

Geroago egin beharreko lan garrantzitsu bat irakasle miresgarri bati egin beharreko elkarrizketa zen. Lan honekin asko ikasi nuen, Alberto, nire irakasle ohia, esan zidanagatik. Ikasi nuen irakasle bezala lan nagusiena ez dela edukiak irakastea, baizik eta balore batzuk garatzea, eta baita ikasle "txarrekin" nola lan egin. Gainera, ikasi nuen irakasleek ikasleekin duten erlazioa, erlazio onak izatea, tresna nagusiena dela bai arazoak konpontzeko, bai hauei etekina ateratzeko. Azkenik, gehien gustatu zitzaidana izan zen lan honek duen politena, hau da ikasle ohiekin sortzen zen erlazio on horiek, azkenean honekin geratzen zarelako kurtsoa bukatzerakoan. Azken finean, lan honek balio egin zait irakasle lanbidearen alde onak ezagutzeko adibide praktiko batetik.

Bestetik ikusi egin genuen pigmalion efektuaren kontzeptua, honen bidez, ikasi egin dut irakasleek duten ahalmen oso garrantzitsu bat, bere ikasleetaz etekin handia ateratzeko gaitasuna. Irakaslea ikasleen eredu dela, eta berak lortzen badu haiek gai direla pentsatzea gai izango direla. Beraz, irakaslea efektu hau lortzeko tresnak bilatu behar dituela ere ikasi nuen, efektu ona lortu ahal duelako, baina baita kontrako efektua ere, horregatik oso garrantzitsua da irakasleek bere lana arduraz egitea.

Jarraitzeko, beste lan garrantzitsu batekin hasi behar izan genuen, guri kezkatzen zigun gai bat aukeratzea, gero horri buruz informatzeko. Aukeratutako gaia Bullyinga izan zen, niri beti interesatu egin zait gai hau, uste dudalako askotan ez dela irtenbide azkarra aurkitzen, eta hurbiletik tokatu zait familian, edo lagunetan. Beraz, lan honekin jarri ginen, honekin ikasi dudana da protokolo bat dagoela arazoa konpontzeko, eta irakasleen arteko elkarlana ezinbestekoa dela arazo larri hauek konpontzeko. Honekin lotuta, beste taldeekin egin genuen mintegi bat bakoitza bere gaia azaltzeko, mintegi honetan asko ikasi nuen beste gaiei buruz, adimen emozionala, elkarlana, nik agian planteatzen ez nituen gaiak zirela, edo teknologiaren gaia. Gai honekin asko ikasi nuen, eta batez ere, burua ireki behar dudala beste gai batzuetaz ikasteko. Gainera, lan honekin egin beharreko zeregina ebaluazioa izan zen, hau da ikaskideei nota jartzea, beraz ikasi egin dut irizpideak sortzen, eta irizpide horien arabera notak jartzen.

Jarraian hasi ginen tutoretza gaiarekin, hau niri gehien kezkatzen zidan gaietako bat zen, uste dudalako inoiz ez egin duguna dela ikasleen gurasoekin era formal batean hitz egitea. Lan honetan prestatu behar genuen gidoi bat gurasoekin bilera bat simulatzeko rol-playingaren bidez, beraz lan honen bidez hainbat gauza ikasi ditut. Alde batetik, bilera bat prestatzen, eta horretan garatuko diren gaiak prestatzen, baita gidoia prestatzen. Bestetik, ikasleen gurasoen paperean jartzera, eta hauei sortarazi ahal zaizkien galderak egitera, baita irakaslearekin nola elkar-erlazionatu. azkenik, nahiz eta nik irakaslearen rola ez hartu, ikustea zuzenean nola erlazionatu gurasoekin, baita hauekin nola tratatu behar dugun.

Azkenik, urteko azken lana hau izan da, birpasatzea kurtso osoan zehar ikasitakoa, eta hausnartzea. Lan hau eginaz konturatu nahiz egindako lanen bidez asko ikasi dudala, eta irakasle lana zein denari buruzko nire buruan eraikita nuen ideia asko ireki eta zabaldu dela irakasgai honi esker. Esan beharra dago ere, agian irakasgai hau gogorrena izan dela besteekin konparatuz, eguneroko lana eskatzen duelako, eta baita lanak egitea egun batetik bestera, hala ere, uste dut esfortzua merezi egin duela ikasitako guztiagatik.

2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Eskola txikiak

Gaurkoan gure hezkuntza sisteman finkatzen ari den metodo bati buruz idatziko dut, Eskola txikiak. Gaur egun ez zaio garrantzia handia ematen, nahiz eta urte asko daraman martxan (1987), eta oso jende gutxi daki bere existentziaz. Eskola txikiak, herri txikietan dauden eskolak dira. Bertan, herriko ume guztiak eskolarizatuta daude eta adin ezberdinetako taldeetan biltzen dira. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza batera ematen dute, oso gela gutxi baitaude. Sustatzen diren ezaugarrien artean, elkarreragina edota kooperazioa daude.

Metodo hau, gaur eguneko eskola modernoa ere deitua, oso ondo dagoela uste dut. Izan ere, ikasle bakoitza beste ikasleetatik ikasteko aukera du, eta batzuetan berak baino gehiago dakienekin egongo da klasea eta besteetan gutxiago dakienekin, elkarlagunduz. Gainera, hezkuntza eredu honi esker, herri txikietan eskolak zabaldu daitezke. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ezinezkoa izango litzatekeen klase asko izan ordez, oso gela gutxi daude eta hortaz herriko haurrak herrian bertan ikasteko aukera dute.


2013(e)ko azaroaren 23(a), larunbata

Teknologia Berriak

Egungo gizartean teknologiak duen garrantzia eta protagonismoa gero eta handiagoa da, eta bizitzako esparru guztietan dago presente, gainera, azken urteotan smartphone, tablet, portatilen erabilera era izugarri batean handitu egin da, eta gizarteko adin guztietako pertsonak erabiltzen dute teknologiak.

Pertsona horien artean umeak daude, hauek ia jaiotzen diren momentutik hasten dira teknologiekin erlazionatzen hala nola gurasoen mugikorrekin jolasten, argazkiak ikusten, eta abar, eta harrigarria da askotan ikustea nola 3 urteko ume batek smartphone bat erabiltzen duen 20 urteko gazte bat bezala ia ia.

Beraz, hau ikusita argi dago tabletak, arbel elektronikoak, portatilak, eta horrelako aparatuak eskoletan ezartzea beharrezkoa dela, gizartearen eboluzioak eskatzen duelako, eta oso erabilgarria izan daitekeelako bai ikasleen interesetarako, bai ikasleentzako.

Horregatik, hezkuntza erakundeek hori bultzatu behar dutela uste dut, eta baita irakasleek bere parte jarri hori ahalbideratzeko. Hori egiteko irakasleek hainbat gauza egin ahal lukete, adibidez teknologia berriak hezkuntzan nola inplementatzeko kurtsoetara joan, eta kurtsoak sortu, ikasgai bakoitzean zer eta nola erabiltzen ikasteko.

Gainera, uste dut era honetan ezagutzen elkar-eman bat emango zela, aurretik esan dudan bezala umeek txikitatik dakitelako teknologiak erabiltzen, eta irakasleei erakutsi ahal dietelako haien ezagupenak ere.

Bestalde, uste dut gai honen inguruan irakasleek beste bi zeregin dituztela, alde batetik, teknologiekin hazi ez diren irakasle zeharrei irakastea nola erabili teknologiak, hau agian zailena izan daiteke, irakasle lana era batean egin duen batentzat aldaketa bortitz bat suposatu ahal duelako; eta bestetik irakasleek parte hartu, edo elkarlanean ibili teknologiak garatzen dituztenekin, edo teknologia horietarako hezkuntzarako bideratuak diren aplikazioak garatzeko laguntza eta ideiak emanez, argi dagoelako inork ez dakiela hobeto hezkuntzan behar dena irakasle bat bezala.

Azkenik, uste dut teknologiaren erabilera ez dela bigarren hezkuntzara mugatu behar, eta urteak pasa ahala era progresibo batean hezkuntzako maila guztietan ezarri behar dela, bai unibertsitatean, bai  bigarren hezkuntzan, bai lehen hezkuntzan, eta zergatik ez, lehen hezkuntzan ere.

Hemen uzten dut bideo interesgarri bat teknologia berri bati buruz, agian hurrengo urteetan erabilgarria izan daitekeena zergatik ez hezkuntzan.

 

2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Eskola-Porrota


Bizitza osoan zehar, belaunaldi askotan arrazoi ezberdinak egon dira eskola porrota, edo behar baino lehenago bukatzeko ikasketak, garai batean, adibidez Francoren garaian lan ikasleak oso goiz hasi behar zuten lan egiten, eta ikasketa maila altuagoetara gutxi iristen ziren, hala ere denborarekin hori aldatu da, eta ikasketak lehen bukatzeko arrazoiak arazoengatik izan dira.

Arazo horiek jarrera arazoak izan daitezke, edo lan errazak lortzeko gogoak, eta gutxieneko kasutan arrazoi ekonomikoengatik, hala ere hori duela urte batzuk izan zen, gaur egun azken arazo hori, arazo ekonomikoak nagusitu egin dira, eta eskola porrotaren arrazoi nagusian bihurtu ahal da. Familien egoera ekonomiko larria ondorio latzak ekarri ditu bere semeen hezkuntzarako, alde batetik, eta era zuzenago batean eskola ordaintzeko orduan, baina baita beste arrazoiengatik, adibidez janari gutxi edukitzea, etxe ziur bat ez edukitzea...

Guzti honen eragina beharbada, ez dugu era argi batean ikusten gaur egun, baina artikuluan aipatzen den eskola porrotaren gorakada horrek etorkizunean izugarrizko eragina izango duela argi dago, eta hori oso larria da, esango nahi duelako gazte kopuru handi batek ikasketak burutu gabe egongo dela, egoera honetatik ateratzeko zailtasuna handiagotuz.

Horregatik, egoera honen aurrean hartzen ari diren erabakiak jasanezinak direla uste dut, hau da, hau ekiditeko ez daude ezer egiten ari, eta ez hori bakarrik, baizik eta gainera zailtasun gehiago sortzen dituzten neurriak eta murrizketak ezartzen ari direla. Beraz, uste dut arazo honen garrantziaz jabe egin behar direla, eta laguntza ekonomikoak eman behar direla gehien behar duten familientzako, gero eta gehiago direla, eta ohartu egin behar direla hezkuntzaren garrantziaz, argi dagoelako, estatu baten hezkuntza garrantzitsuenetariko arlo bat dela, eta hezkuntzaren osasuna zaintzea ezinbestekoa dela.

2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIA DUTEN IKASLEAK

Hezkuntza premia berezia dituzten ikasle askok ikaskuntzan arazoak izan ahal dituzte

Hezkuntza premia bereziak dituzten nesken-mutilen artean ikaskuntzan arazoak izaten dituzte batzuek, hau da, atzeratuta geratzen dira eskolak oinarrizko jotzen dituen alderdi batzuetan (irakurtzen, idzten, ata kalkuluak egiten). Eskolako emaitzaetan eta neska mutilen arteko harremanetan eragina izaten du horrek, eta diagnostiko egokia egin ezean eta behar bezala hartu ezean, arazo gehiago ere ekar ditzazke: eskolan porrot egin eta ikasketak uztea, adibidez.

Hmar haurretaik batek dauka hizkuntza arazoren bat. Gerta daiteke arlo jakin batean bakarra edukitzea gaixotasunak, edo arlo bati baino gehiago eragitea. Horiek antzematen, izaten da gauzarik zailena, beti ez direlako begi bistakoa, eta kasu guztiak ez direlako berdinak, bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta beraz, horietako bakoitza aztertzekoa izaten da. Haur ikusmena, mugumendu gaitasuna eta oreka emozionala batez bestekoaren barruan daude, nehiz eta emaitzak ez izan koefiiente intelektual bera duten beste haur batzuenak bezainbestekoak

2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

ESKOLA INKLUSIBOA

zer da eskola inklusiboa:
Eskola inklusiboari buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara?

Eskola inklusiboa guztiontzat den kalitatzeko eskola bat da, bzterketak egiten ez duena. ikaste guztiak beharrezkoak dira, bakoitzaren desberdintasuna irakaskuntza prozesua aberasten dutelako.


Eskola eredu inklusiboa:

Eredu inklusiboan ikasle guztiak pertsonalki zein sozialki sustatzen eta garatzen dira. Denak dira gauza ikasteko eta denek ikasi behar dute, ahalmenaren arabera. Eskola inklusiboak beraz, hezkuntza integral bat eskatzen digu, haurrak eduki akademikoak eta baloreak eskuratzen dituztelako, garapen sozial eta pertsonalak indartuz.
Oinarritzat kalitatezko hezkuntza, ikasle denentzat du eta dibertsitateari erantzuten dio komunitatea osatzen duten guztiak baloratuz. Berdintasun-ezberdintasunetan oinarritzen den hezkuntza eskatzen eta bultzatzen du. kurrikuluma, ikasleen beharrezinei erantzuteko tresna gisa ulertzen da.
Eskola inklusiboak ikasle guztien beharrizanakbetetzeaz arduratzen da, bakoitzaren ezugarri pertsonal, psikologiko.. ezberdinak kontuan harturik. Helburua: eskolak bere ikasleak dibertsitatean eta diskriminaziotik at hezi ahal izateko oinarria jartzea. Edozein ikasleek izan ditzakeen arazoei, irtenbidea bilatu behar zaie. Ondorioz ikastetxeak prest egon behar dira, ikasle guztiak hartzeko. Lan egiteko modurik egokiena talde lana eta elkarlana dira.

Hona hemen eskola inklusiboaren helburu orokorrak:

  • Eskola eraginkorra lortzea: ikasle bakoitzarentzat hezkuntza esanguratsua eskaintzea.
  • Kalitatezko hezkuntza guztientzat.
  • Ikasle bakoitzarengan independentzia, errespetua eta erantzunkizuna garatzea.
  • Ume guztiei garatzeko aukera ematea.
  • Ume bakoitzaren ezaugarriei erantzungo dien hezkuntza sistema diseinatzea.

Zientzialariak eta Ekonomistak "Wert Legea"-ren aurka.

Gaur bertan atera den albiste batetaz hitz egingo dugu. Izenburuak esaten duen bezala, Espaniar estatuko zientzialariak eta ekonomistak Wert ministroak proposatzen duen legearen kontra altxatu dira. Izan ere, lege honen bitartez Batxilergoko bi modalitate batu nahi dituzte eta horretarako Gizarte Zientzietako Batxilergoko matematika ikasgaia kendu nahi dute. Bi Batxilergoak elkartzean, Latineko edo Matematikako ikasgaietako bat kendu behar dute, orduak konpentsatzeko, eta bi ikasgai hauen artean bigarrena kentzea erabaki dute.

Lehen esan dudan moduan, gaian jakitun direnak kexatu dira, matematikak funtsezkoak direlako gure heziketarako, eta hauen gabezia atzerapauso handia izango zelako gure gizarterako. Hartu nahi duten erabaki honekin, Magisteritza, Ekonomia edo beste gradu batzuetara matematikako ikasgaia ikasi gabe sartu daitezke gazteak, eta hori etorkizunerako txarra izan daiteke. Gainera, Latin ikasgaia beharrezkoa bilakatuko dute, hautatzeko aukerarik eman gabe. Ikasgai hau, aldiz, ez da guztiz beharrezkoa, matematikak arlo askotan erabiltzen direlako eta Latina, aldiz, ez.

Nire ustez oraindik hartu ez duten baina Azaroaren 20an hartuko duten erabaki hau aldatu beharra dago. Matematikak beharrezkoak dira gure egunerokotasunerako, eta hortaz, ikasleek ikasgai hau hautatzeko eskubidea izan behar dute. Gaur egunerarte bi ikasgaien artean hautatzeko aukera zegoen, nahi zuenak Latin ikasten zuen, eta bestea Matematikak. Erabaki honekin inposatzen dute Latin ikastera, eta hori ez da jarrera egokiena.

Zientzialariak eta Ekonomistak "Wert Legea"-ren aurka.

2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

BULLYINGA HEZKUNTZAN DUEN ERAGINA IKASLEENGAN:


Bullyinga jasaten duen ume batek duen jarrera eskola inguruan honakoa da, etxetik irtetzerakoan eskolara joateko edo eskolatik etxera joateko ibilbide ilogikoak egiten ditu inorrekin topo ez egiteko, behin eskolan dagoela oso nabarmenezko arazoak ditu, adibidez gelan edo patioan bera bakarrik egotea nahi du, nahiago du bera bakarrik egotea beste gelakideekin batera baino. Beti gelatik irtetzen azkena da eta aldiz gelara sartzeko lehena, posible badu beti nagusi baten ondoan egongo da eta eraso egiten dioten pertsonengandik ahalik eta urrutien. Eskolara joateak sufrimendu bat bezala da berarentzat, horregaitik eskolara ez joateko aitzaki asko jartzen ditu eta aitzaki minimo batekin ez da klasera joango.


Eskola errendimenduari dagokionez, ikasteko interesa galtzen du, hau da, berarentzat klasera joatea oso desmotibantea da, horregaitik ez du arreta jartzen, gelan adi egon beharrean ea norbaitek zerbait negatiboa egiten dion beldurrez dago eta horregaitik bere eskola-errendimendua behera egiten du kontzentrazio eza gaitik.


BULLYINGA HEZKUNTZAN DUEN ERAGINA IRAKASLEENGAN:

Bullyinga eskolan eman daitezkeen egoera, edo arazo larrienetariko bat dela argi dago, eta baita bullyinga ematen ari den detektatzea. Bullyinga mota ezberdinetakoa izan daiteke, eta maila ezberdinetan gauzatu ahal da baita ere, baita, beste zailtasun bat bullyinga zer den, eta zer ez den bereiztea da, umeen arteko gatazkak eta bullyingaren arteko muga oso txikia izan daitekeelako askotan. Guzti honetaz arduratu behar direnak irakasleak dira, adi egon behar direla bullyinga ekiditeko, edo arazoa konpontzeko.

Beraz, honen inguruan irakasleek hainbat lan egin behar dituzte.

Lehenik, irakasleek argi eta garbi jakin behar dute bullyinga zer den, ze mota dauden, eta mugak non dauden, bestela ezinezkoa litzatekeelako arazoa ikustea, eta konpontzea.

Alde batetik, gaiari buruz hitz egitea, ikasleei informatzea honi buruz, hauek kontziente izateko honen larritasunaz, eta era honetan konturatzeko mugak non dauden, eta era berean horietako gauzaren bat egiten badute konturatzeko egiten ari dela, agian ez direlako konturatzen egiten ari direnaz.

Bestetik, klasean, edo atsedenaldietan behaketa egin behar dute irakasleek, bullyinga ematen ari den ikusteo, eta baietz den kasuan, planteatu behar du lehenik ze mailan ematen ari den; baita honetaz ziurtarazteko beste irakasleekin kontsultatu behar du, jakiteko bera bakarrik ikusi ahal duen, edo besteek ere zerbait susmatu al duten, eta horrela ez bada, hauei jakinarazteko. Oso garrantzitsua delako, irakasle guztiak arlo honetan elkarrekin lan egitea.

Konfirmatu denean bullyinga ematen ari dela, ikastetxeko zuzendariari, edo zuzendari taldeari komunikatu egin behar zaio, hauek era formal batean martxan jartzeko honen inguruan eman behar den protokoloa.

Azkenik, irakasleak biktimari ikustarazi egin behar diote berarekin daudela, arazoaz jabetu direla, eta konponbidea jarriko zaiola, baita erasotzaileak ondorioak izango dituztela ikustea, erasotua era honetan bakarrik es sentitzeko eta ondorioz beste eragin larriak ez agertzeko.


BULLYINGA HEZKUNTZAN DUEN ERAGINA ERAKUNDEENGAN:

Arazo hau hezkuntzaren alorrean ematen da batik bat, eta gaur egun gero eta garrantzia handiagoa ematen diote klasekide batzuek beste ikaskide batzuei eginiko tratu txarrak. Arazo hau konpontzeko bidean, erakunde asko jarri dira martxan. Erakunde hauen helburu nagusia umeei edo ikasleei Bullying-ari buruz informatzea da, arazo honen ondorioak azalduz, ikasleak hau ez egiteko kontzientziatzeko.

Lehen aipaturiko erakundeak, hezkuntzaren inguruan zeukaten programa aldatu beharra izan dute, lehen beste gauzetarako inbertitzen zuten dirua Bullying-aren aurkako hitzaldietan gastatzen dutelako. Gainera, badira ere erakunde hauek jasten dituzten beste gastu batzuk Bullying-arekin zerikusia dutenak. Izan ere, horietako askok laguntza eskeintzen diete arazo hau jasaten dituzten familiei, psikologo ezberdinen izenak emanez edoto laguntza ekonomikoak eskeintzen. Horretarako sortu ziren erakunde asko, laguntza eskeintzeko. Gobernuko diru kantitate bat mota honetako erakundeetara bidaltzen da eta diru kantitate horrekin banaketa egiten da.

Beste alde batetik, salaketen bitartekari nagusi moduan jokatzen dute erakunde ezberdinak. Irakasleen edo familia baten deia jaso bezain pronto laguntza eskeintzen dute eta erasotzaileen familiarekin kontaktuan jartzen dira beraien gurasoei pasatzen dena kontatzeko.

Azkenik, lehen esan dudan moduan, erakunde guztiak pertsona pare bat dituzte ikastetxeetatik hitzaldiak ematen dituztenak. Askotan, txarla hauei esker Bullying kasu berriak salatzen dira, eta beste batzuetan, ekiditu. Hitzaldi hauei esker ume asko ohartzen dira klaseko kide bati gaizki tratatzea ez dela jokabide egokiena, eta horren ondorioz jarrera aldatzen dute. Gainera, etorkizunean arazo larriagoak izan daitezkeen batzuk ekiditzen dituzte. Ondorioz, esan daiteke erakundeen papera arazo honen aurrean beharrezkoa dela, konponbidea bilatzeko irtenbide bakarrenetarikoak direlako.

ITURRI GARRANTZITSU ETA ESANGURATSUAK:




2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Bullying

Guri interesatzen zaigun gaia edo paranoia bat bullyinga da.

Gai hau aukeratu dugu, uste dugulako betidanik egon den, eta beti egongo den arazo bat delako, eta ikastetxe guztietan, edo gehienetan behintzat gertatzen delako.

Gainera oso larria da, ume bat ikasketetan frustratzea, edo pertsonalki frustratzea egin ahal duelako, edo beste ondorio oso larri batzuk ere bai. Beraz, hau ez gerta dadin irtenbidea azkartasunez eta era egokian aurkitzea ezinbestekoa dela uste dugu.

Gure artean ez dugu bullyinga jasan, baina gertuko jendeetan ikusi dugu gehienok, edo ezagutzen dugu norbait arazo hau jasan duena, beraz gai zabala, egokia eta interesgarria iruditzen zaigu.

2013(e)ko urriaren 27(a), igandea

Irakaslearen elkarrizketako kontzeptu mapa

Kontzeptu mapa honetan, irakasle miresgarriari eginiko elkarrizketa egin ondoren ikasitako ideia eta ondorio nagusiak jarri ditugu. Horretarako, taldeko hiru partaideek bakoitzak ikasitakoa aipatu du eta amankomunean izandako ideiak eta bakoitzak emandakoak kontuan hartuz, mapan horrela egin dugu.


Irakaslearekin ikasitakoaren amankomuneko analisia

Hiruron artean elkartu eta hitz egin dugu irakaslearekin hitz egin eta gero, ateratako ondorioak amankomunean jartzeko, eta besteen aportazioetatik ikasteko, beraz hauek dira guztion artean atera ditugun kontzeptu nagusiak:

  • Bokazioa: Hitz egin eta berehala hirurok esan dugu gauzarik garrantzitsuena bokazioa dela, hau da, lanbide hau gustukoa izateko ezinbestekoa dela bokazioa, eta hau falta ezean zaila dela lan honetan mantentzea.
  • Erlazio pertsonalak: Baita amankomunean izan dugu guztiok irakasleak ikasleekin duen erlazio pertsonala oso garrantzitsua dela, era honetan hauengan konfiantza bat lortzen delako, argi dago pasatu gabe, egoera gure kontra ez bueltatzeko. Ikasleekin erlazio ona edukitzea hainbat gauzetarako baliagarria da, adibidez arazoei konponbidea bilatzeko garaian konfiantza eta erlazio ona eukitzea asko errazten duelako.
  • Etiketarik ez: beste ezaugarri garrantzitsu bat ikasleei etiketarik ez jartzea da, ikasle batek urte batetik bestera asko aldatu dezake jokabidea, bai onerako edo baita trxarrerako ere. Horregatik ikaslea den bezala ebaluatu behar da eta ez aurreko urteak kontuan hartuta.
  • Irakasle izaten lanean ikasten da: Unibertsitatetik irteterakoan, teorian, ongi jorratuta eta ikasita joaten zara lanera, baina teoria hori praktikan jartzean, zailtasunak agertzen dira. Horregatik uste dugu garrantzitsua izango zela unibertsitateetan kasu erreal gehiago edo benetazko simulazio gehiago bizitzea.
  • Pazientzia: Behin lanean hasita, umeekin edo lanarekin harremana duten arazo askorekin topo egitea nahitaezkoa da, horregatik egoera zail hauetatik irteteko pazientziaz jokatu behar da. Arazoen aurrean jarrera proaktiboarekin jokatu behar da, hau da, arazoak lehendik prebenitzen eta ahalik eta azkarren irtenbidea topatzen saiatu behar gara. Honekin lotuta, arazo txikiak arazao larriak ez bihurtzeko, egunerokotasuneko lanak eguneratuta izateak asko laguntzen du.
  • Umeen gehiegizko babesa: Gaur egun umeek gehiegizko babesa dute gurasoengandik, hots, ikasle batek behar ez den zerbait egiten badu, gurasoak egindako ekintza txar hori defendetuko dute. Hori ez litzateke horrela izan behar, gurasoak seme-alaben ekintza txarrez arduratu behar dira, eta horiek onartu beharko dituzte.
  • Umeen progresioa: Gure irakasleentzako, lan onerako motibaziorik garrantzitsuena ikasleak ikasketetan aurreratzen dutela ikustea da.
  • Ikasleetatik ikasi: Irakaslea ikasleari irakasten dio, baina alrebez baita gertatzen da, hau da, irakasleek ikasleetatik ikasten dute baita ere.
  • Gauza berriak asmatu: Garrantzitsua da irakaslea ez geratzea atzean ikasitakoarekin bakarri, denbora pasa ahala gauza berriak ikastea, eta metodo berriak erabiltzea, baita garaiko baliabideei egokitzeko ahalmena edukitzea, adibidez teknologia berriak erabilgarriak egitea irakasteko garaian.

2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea

Irakasle Miresgarriarekin Elkarrizketa

Irakasle funtzioko irakasleak, gure bizitzako irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egitea eskatu zigun orain dela egun batzuk, hau baino lehenago, lan honekin harremana duen beste lan bat egin genuen,  irakasle on bat zer den argudiatuz. Lan hori egiteko nire irakasle batetan oinarritu nintzen. Gelan lan hau komentatzen ari ginela, Gorka Arejolaleibak TAFYD- goi mailako heziketa zikloa nirekin batera ikasi duenak, pertsona berdinean oinarrituta egin zuen lan hori, horregaitik elkarrizketa bat egin behar genuela jakin genuenean, pertsona berdinari egitea bururatu zitzaigun. Juan Abasolori arazoa komentatu genion eta biok batera oraingo elkarrizketa hau egitea posible zela esan zigun. Gure maisuarekin elkarrizketa data jartzeko arazo batzuk izan ditugu ordutegi ezberdintasunagatik eta hainbat arazoengatik. Greba dela eta, gaur goizean posible izan dugu irakasle honekin gelditzea elkarrizketa burutzeko.

Nire maisu miresgarria Xabin Arriola da, 43 urte ditu eta 21 urte daramatza irakasle lanetan. Xabin-ek IVEF ikasi zuen eta hezkuntzan espezializatu zen. Gaur egun, arrasateko Arizmendi ikastolako ferixaleku gunean ari da Tafyd moduloko irakasle bezala, baiana DBH-n ere tutorea izandakoa da.

Elkarrizketa egitarako orduan, oso ongi sentitu naiz Xabinekin konfiantza handia dugulako bion artean. Gainera, ez naiz batere urduri sentitu Gorkarekin nengoelako (bakarrik joan banintz urdurixeago egongo nintzen). Irakasle on honek elkarrizkea baino lehenago gure bizitzai buruz galdetu digu, ea nola gabiltzan, pozik gauden.... eta giro polit batean guk eskatutako informazio guztia modu on eta argi batean azaldu digu.


2013(e)ko urriaren 19(a), larunbata

Irakasleari eginiko elkarrizketaren analisia

Orain dela aste pare bat bidalitako lanean, gure bizitzan zehar izandako irakasle miresgarri bat elkarrizketatu behar genuen. Esandako betebeharra jakin bezain pronto burura etorri zitzizkidan irakasleak asko izan ziren, izan ere, bizitzan zehar izandako irakasle askori diet mirespena, irakatsi didaten formagatik edota nirekin izandako harreman onagatik. Arazoa da Assa Ikastola nire herritik nahiko hurrun daukadala, eta hara joatea ez dela erreza.

Gauzak horrela, buruari bueltak ematen hasi nintzen. Azkenean, DBH garaian izandako irakasle bati egitea erabaki nuen. Hau, ez da klasean izandako irakasle bat, astero izaten nuen arratsaldetako irakaslea baizik. Honek, Angel du izena eta matematikako eta fisikako klase extraeskolarrak ematen zizkidan, nahiz eta goizetan Haroko institutuan DBH-ko klaseak ematen dituen. Hortaz, elkarrizketa gazteleraz egin behar izan nuen.

Elkarrizketa egiteko pertsona aukeratuta, beraren onarpena bakarrik falta zitzaidan hau hasteko. Espero nuen erantzuna jaso eta gero, hurrengo egunean herriko taberna batean gelditu ginen. Eguna iritsi zen, tabernara sartu nintzen eta han zegoen Angel, ni ikusi nahian. Gure bizitzari buruz hitz egin eta gero, elkarrizketari ekin genion. Nabaritu nuen lehenengo gauza galderei erantzuteko zituen gogoak izan ziren, amaieran esango zidan moduan. Izugarrizko poza eman zion ni berriz ikustea eta elkarrekin hitz egitea, berak esaten zuen moduan, lau urtetan Jon Gomez aguantatzea oso zaila izan zelako (barrezka) eta elkarrekiko harremana irakasle-ikasle baino zerbait gehiago zelako, lagunekoa alegia.

Solasaldian denbora luzea eman eta gero agurtu egin ginen, eta etxean ateratako ondorioak asko izan ziren. Adibidez irakaslea izatea errespontsabilitate handia dela, baina gauzak ondo egiten badirela ez dagoela hau baino lan politagorik. Azpimarratzen duen gauza bat, irakasle perfektua edo ideala existitzen ez dela eta irakasle izateko kuatitate asko izan behar ditugula da. Gainera, hauek irakasten ez direla dio. Pazientzia izatea beharrezkoa dela behin eta berriz errepikatu zidan, eta askotan gauzak egin aurretik arnasa sakon hartu behar dugula baita ere. Azkenean, elkarrizketa hau oso interesgarria izan dela iruditu zait, irakasleen papera hobeto ulertzen ikasi dudalako eta kontuan hartu beharreko hainbat gauza ikasi ditudalako.
 

2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

IRAKASLEARI EGINDAKO ELKARRIZKETAREN ESPERIENTZIA

Ikasgai honetarako izandako irakasle on bati elkarrizketa bat egin behar genuela jakindakoan galdera bat etorri zitzaidan burura: nori egingo ote diot?, galdera honen aurrean pentsatzen egon eta gero bi irakasle bururatu zitzaizkidan, biekin erlazio ona izan nuen bai ESOn bai Batxilergoan, eta egia esan bitako edozeini gustura egingo nuke elkarrizketa. Baina azkenean Alberto aukeratu nuen, nire historiako irakaslea.

Aste honetan, astelehenean berarekin kontaktuan jarri nintzen korreo elektronikoaren bidez ea elkarrizketa egiteko prest zegoen galdetzeko, eta horrela bazen noiz egin ahal zuen. Berak nire berri izateko pozez erantzun egin zidan, eta geratu ginen ostiral goizean egingo genukeela elkarrizketa. Beraz, galderak prestatu eta ostirala itxoin nuen aste osoan.

Gaur goizean kotxea hartu eta Lapuebla de Labarcara joan naiz, bertan nire irakasle ohiekin hitz egiten egon nahiz, nire egoeraren berri emanez, eta ondoren Albertorekin elkartu naiz gela batean. Mugikorreko grabagailua jarri eta galderak egiten hasi naiz, elkarrizketan zehar giro ona eduki dugu, eta egia esan hitz egiten egon garen 40 bat minutuak oso azkar pasa egin zaizkit.

Elkarrizketa honetan ikasi egin dudan gauza nagusiena da berak gehien baloratzen duen arloa irakasle bezala ikaslearekin izaten duen erlazioa dela, hau da, azaldu egin dit berarentzat garrantzitsuena ikasleekin erlazio estua edukitzea dela, hori balio diolako hainbat gauzetarako, adibidez klasean giro ona edukitzeko, edo zailtasunak, edo arazoak sortzen dituen ikasleekin egoera konpontzeko, laguntzeko, eta helburua lortzeko bidea dela esaten duelako.

Baita gustatu egin zait bera gehien baloratzen dituen gauzetariko bat, agian gehien baloratzen duena, edo irakasle bezala gehien betetzen diona dela ikasle izandakoekin klasetik kanpo aurkitzerakoan haiekin erlazio ona edukitzea, eta azken finean ikustea maitasuna diotela.

Azken hori gustatu egin zait, erakusten duelako irakasle lanaren atzean edukiak irakastea baino askoz gehiago dagoela, eta pertsona bezala osatzen eta betetzen duen profesio bat dela.

2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena

KONTZEPTU MAPA

Egindako kontzeptu mapa honetan bi testu elkartzen saiatu gara. Hauek, pasaden astean bidali zenituen lehenengo bi testuak dira. Lehenengoa ingelesez dago eta bigarrena Danimarkako estudio baten inguruan hitz egiten du.



2013(e)ko urriaren 12(a), larunbata

LOMCEren onarpena




Aste Honetan kongresuan LOMCE hezkuntza lege berria onartu egin dute PPko kideen baiezkoarekin bakarrik, beste erakunde politikoen onarpenik gabe.

Honekin batera, aste honetan nire amonari egon naiz galdetegi bat egiten klaseko lan bat egiteko, galdetegi honetan berak izandako hezkuntzaz hitz egin dugu, helburua garai horretako hezkuntza gaur egungoarekin konparatzea eta ezberdintasunen aurrean gogoeta bat egitea da.

Nire amonarekin hitz egitea balio egin zait konturatzeko gaur egun jaso dugun hezkuntza izateaz dugun zortea, dudarik gabe bera izandako eskola modeloa ezin da ezta hezkuntza kontsideratu, gaur egungoarekin alderatuta. Bere eskola, nola ez modelo bereizia zuen, eta oinarrien artean erlijioa dago.

Beraz, elkarrizketa honek argi utzi dit LOMCE legea pausu bat (edo bat baino gehiago) atzera dela, idei politiko zaharrak ekarri nahi dituela berriro, eta hori bai hezkuntzaren sektorekoontzat bai gizarte guztiarentzat onartezina izan behar dela uste dut. Horregatik, espero dut kongresuan onartutakoa definitiboa ez izatea, eta denbora izatea oraindik lege hau ekiditeko.

2013(e)ko urriaren 11(a), ostirala

LOMCE legearen kontrako manifestazioa egingo dute Bilbon urriaren 12an




Wert ministroaren hezkuntza legea ez aplikatzeko eskatu diete hezkuntzako eregileek Nafarroako eta EAEko parlamentu eta gobernuari. Argi utzi dute berriz ere hezkuntza erreforma hau inposatzea zentralizatzailea atzerakoia segregatzailea eta elitista dela. Erantzutetik harago.Hezkuntza sistema propioa eraikitzeko urratsetan aurrera eguin behar dela uste dute euskal hezkuntza komunitatekoordezkariek




LOMCE-ren legea gori-gorian dagoela, hemen doakizue Wert legearen aurkako Estitxu Eizagirre-ren  hiru bertso.

http://www.argia.com/blogak/estitxu-eizagirre/

2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

PIGMALION EFEKTUA


Pigmalion efektuari buruzko artikulu bat irakurri dugu. Bertan Robert Rusentholek hezkuntzari buruzko esperimentu bat nola garatu zen adierazten du. esperimentu honetan ikasgela bat ausaz bi taldetan banatzen da, talde bakoitzari irakasle bat jarriz. Horietako ikasle talde bat, aparteko talentudun bezala sailkatzen da eta bestea berriz, zailtasunak dituztenak bezala. Bi taldeak berdinak direla jakinda, ustezko aparteko talentua duten haurrek emaitza hobeagoak lortzen dituzte beste taldekoek baino. Hori ikusita, artikuluan azaltzen diren esperimentuko akatsei irtenbide bat bilatu behar diet.
Irakasle bat ikasle talde baten aurrean jartzean, ikasle talde hori onena dela pentsatu behar du eta bere jakintasun guztia haurrei transmititu behar die. Irakasleak bere ikasle taldea txarra dela pentsatzen badu aldiz, motibaziorik gabe emango du ikasgaia. Irakaslearen aldetik motibaziorik ez badago, haurrak ez dute behar den atentzioa eta gogoa jarriko emaitza txarrak lortuz. Arazo honi aurre egiteko irakaslea (nahiz talde txarra zein ona izan) klaseak emateko gogotsu egon behar du eta une oro umeen atentzioa bereganatzen jakin behar du.
Bestalde, ikasle talde batean giro ona sortzen jakin behar da irakasleek eta ikasleek egunero ordu asko pasatzen baitituzte elkarrekin. Posible da ikasleen zein irakasleen arteko harremana desatsegina izatea, horregatik errespetuz jokatu behar da eta irakasleen kasuan are gehiago, profesionalak izan behar dira.
Haurrei ez zaie gorrotorik hartu behar, ikasle guztiak berdintasunez eta merezi duten bezala ebaluatu behar dira.
Ikasle mota ezberdinak daude, azkarrak eta ez hain azkarrak adibidez. irakasleak materia azaltzean ikasle azkarrez ez dute arazorik emandakoa ulertzeko, aldiz ikasle ez azkarrek mezua ulertzeko zailtasunak dituzte. Hori dela eta, ikasle azkarrak irakaslearekin batera abiatzen dira eta ez azkarrak haria galtzen dute, ondorioz desmotibatu egiten dira. Arazo honi irtenbidea topatzeko modurik onena ikasle txarren paperean sartzea da. Ez azkarrek errendimendua hobetzeko modu bat irakasleaz gain monitore bat beraientzat jartzea da edo beste metodo batzuk aplikatzea.
Beste arazo bat, kanpotik jasotzen diren influentziak dira. Haurtzaroan familia eta ingurua oso garrantzitsuak dira eta beti ez dira behar bezain onak. Eskolako porrota saihesteko, influentzi txarrak kontrolatu beharra daude. Horretarako, irakaslea adi egon behar da haurraren inguruan gertatzen ari dena kontrolatuz eta umearekin hitz egin beharko du bide horretatik jarraituz bizi kalitate txarra izango duela esanez. Inguruko influentzia ona duten aurrekin aldiz, irakaslearen lana batez ere egoera on hori mantenduko dela ziurtatzea da.

Pigmalio efektua.

Robert Rosenthal-ek egindako esperimentuaren ondorioz, pigmalion efektua eta Clever Hansen ideak batuz sorturiko esperimentua hain zuzen ere, irakasle batek ikasleengan sorturiko eragina azaltzen saiatzen da. Honen ustez, eragin hauek onak dira, eta horrekin ados nago, baina badira ere alde txarrak, orain azalduko ditudanak.

Alde batetik, klase bateko irakasle bat bere taldea txarra dela pentsatzen badu, ikasleen gainean izandako eraginak ez dira onak izango, eta ikasleek emaitza txarragoak lortuko dituzte. Hau konpontzeko, ondo legoke taldea animatzea, eta ikasleen aurrean aurpegi txarrak eta komentario desegokiak aurreztea. Esperimentu honek emandako emaitzak, lehen esan dudan moduan, onak dira, baldin eta klase baten aurrean dagoen irakaslea positibista baldin bada. Egokitasuna lortzeko profesionala izan behar da, eta aurreiritziak gordetzea eta bakoitzaren klasea hoberena dela pentsatzea beharrezkoa da, umeen gaitasunak hobetzeko nahian.

Ondoren, maniagatik edo beste arrazoiengatik ikasle bati merezi duen bezala ez tratatzea edo ebaluatzea beste arazoetako bat izango litzateke. Izan ere, ikasle bati mania izatean berarekiko ikuspuntua ez da ona eta horrek eragin txarrak izan ditzake ikaslearengan. Lehen esan dudan moduan, profesionalak gara eta ezin dugu ikasle baten progresioa moztu eta bere ikas-gaitasunak murriztu mania izateagatik. Horretarako, ikasleekin gehiago harremanatzea eta beraiekin barreak eta momentuak konpartitzea beharrezkoa dela uste dut, beraietaz gehiago jakiteko eta beraiekiko ikuspegia irakasleekiko hobetzeko.

Beste alde batetik, irakaslea ikasle azkarren erritmoan ematen baditu klaseak, hain azkarrak ez diren ikasleak desmotibatuta edukiko ditu eta emaitza txarragoak lortuko dituzte. Ez da batere egokia ikasle batzuk lortu ezin duten maila batean klasea ematea, nahiz eta ehuneko oso altua ondo eraman ikasgaia. Horretarako, irakasle baten ikuspegian kokatuz, egokiena ikasle hauei klase estraeskolarrak ematea izango litzateke, besteen maila har dezaten. Beste konponbideetako bat, klasea hain arin ez ematea izango zen, gauzak ondo azalduz eta beharrezkoa den denbora kontuan hartuz.

Azkenik, badago beste gai bat jorratu nahi dudana. Hau, ikasle batzuen rolarekin du zerikusia. Klase guztietan dagoen arazo bat da hau, izan ere, beti daude ume bat edo bi besteen gainean agintzen dutenak. Hauek, ikasle onak desbideratu dezakete eta hauengatik influentzia txarra jaso baita ere. Horretarako, irakasleak arazoak ematen dituzten haurrak hartu behar ditu eta azalpenen bidez hauen jarrera aldatzen lortzea,  klase barruan kaosa ekiditeko.
  
Hortaz, uste dut argi utzi dudala esperimentu honek hobe beharreko zenbait ideia dituela, eta askotan irakasleek ikasleekiko eragina edukitzea ez dela ona, batez ere ikuspegi hau txarra baldin bada.



2013(e)ko urriaren 5(a), larunbata

Pigmalion efektuaren arazo eta irtenbideak

Pigmalion efektua irakaslea bere klaseko irakasleengan sortzen duen eragina da, eragin honek efektu onak edo efektu txarrak izan dezake, eta efektu, edo honen alde txarren artean, hauek dira bururatu zaizkigunak:

-Irakaslea bere ikasle taldea txarra dela pentsatzea, eta pentsaera hori zabaltzea bere ikasleei, era honetan ikasleak desmotibatuz.

-Maniagatik, edo beste arrazoiengatik ikasle bati merezi duen bezala ez tratatzea edo ebaluatzea.

-Irakaslea ikasle azkarren erritmoan ematea klasea, eta hain azkarrak ez diren ikasleak desmotibatzea.

Gainera, uste dut, efektu hau ez dela zergatik izan behar ikaslea irakasleenganakoa bakarrik, baizik eta ere eman daitekeela ikasle baten aldetik, edo ikasle talde baten aldetik, bere klasekideengan, beraz beste arazo bat eman ahal da:

-Ikasleen influentzia txarrak influentzia onak apurtzea.


Arazo hauen aurrean, irakasleak irtenbideak bilatzeko gai izan behar dira, eta nik, irakasle bezala irtenbide hauek proposatuko nituzke.

Alde batetik, uste dut irakaslea ezin duela bere ikasle taldea talde txarra bezala ikustea, hori azkenean ikasleengan aurreiritziak sortuko dituelako, beraz, ikasleak beti izan beharko lukete ikuspegi positiboa haien ikasle taldearekin, era honetan, eta pigmalion efektuaz baliatuz, pentsaera hau zabalduko zen ikasleen artean.

Bestalde, irakasle bat ezin dio mania hartu ikasle bati, edo alrebez, ikasle batengan lehentasuna edukitzea, azkenean rol hauek bereganatuko dituztelako ikasleak, eta batzuk akomodatuz, eta besteak desmotibatuz, emaitza txarragoak edukiko dute. Horregatik, irakaslea ikasle guztiak berdin tratatu behar ditu, guztiei parte hartze maila berdina eskaintzea, , eta ez akumulatzea ikasle batek egunero egiten dituen merituak edo demerituak, hau da, egunero klasea ematea lehen eguna izango balitz bezala, aurreiritzien influentzia ez gertatzeko.

Honekin batera, irakaslea kontziente izan behar da ikasle talde batean guztiok ez dutela erritmo bera jarraitzeko gai izaten, horregatik, gai izan behar da guztiek duten erritmoa ezagutzeko, eta erritmo homogeneo bat bilatzea, edo klasea emateko forma ezberdinak (taldeka...) bilatzea.

Azkenik, aurretik esan dudan moduan, uste dut pigmalion efektua baita ere eman daitekeela ikasleen artean, klase guztietan egongo da ikasleren bat "lider" rola duena, eta horrek eragina izango du bai kontzienteki, bai inkontzienteki beste ikasleengan, hau efektu txarrak izan ahal ditu beste ikasleetan, irakaslea saiatu beharko luke hau ekiditen, adibidez, taldeak egite, non lider hau ez da hain boteretsua, edo efektu honi buelta ematzen saiatzea, eta eragin ona izaten lortzea, esanez hauei gai direla bere gelakideei laguntzea, eta hori ikaslea motibatzea adibidez.



2013(e)ko irailaren 29(a), igandea

LOMCE eta hizkuntzak

http://www.argia.com/albistea/patxi-baztarrika-lomceren-aurrean-gure-hizkuntza-eredua-mantenduko-dugu

Azken egun hauetan polemika handiak sortu dituen LOMCE lege berriak, gai ezberdinak ukitzen ditu, eta ia guztietan ezadostasunak sortzen ditu gizartearen zati handi batean, post honetan lege honek hizkuntzen arloan egin nahi dituen aldaketei buruz hitz egingo dut.

Wert ministroaren lege honen helburuetariko bat euskara eta katalana bezalako hizkuntzei garrantzia kentzea da, gaztelania maila gorenean utziz, eta beste hizkuntzak azpian utziz. Nire ustez honen helburu bakarra Euskal Herriko eta Kataluniako identitatea suntsitzea da, ahultzen saiatuz besteetatik ezberdintzen gaituen hori.

Bestalde, uste dut, hizkuntzen arloan jarraitu behar den bidea eramaten ari denaren guztiz aurkakoa dela, hau da, euskara eta katalana bezalako hizkuntza minoritarioei laguntzea, haien egoera ez bait da are gehiago ahultzeko modukoa. Ondorioz pozte nahiz artikulu honetan esaten denaz, eta euskal parlamentua LOMCEk esaten duenari uko egin nahi izatea.

Amaitzeko, esan nahi dut lotsagarria iruditzen zaidala hizkuntzei ematen ari zaien tratua, eta aurretik aipatutakoekin batera ingelesa ere indartu beharko luketela, baina noski, horretarako agian lehenik beraiek konpondu beharko lukete ingelesarekin duten arazoa, hau bezalako egoera lotsagarriak berriz ez gertatzeko.

 

Euskararen egoera arabar errioxan

http://www.argia.com/argia-astekaria/1943/euskara-arabako-errioxan-ebro-ondoko-lehortean-zenbait-tanta

Gaur egun arabar errioxako herrietako euskararen egoera kaskarra da. Nire herria, Haro, nahiz eta Errioxa izan, herri hauen parean dago. Euskara ez da kalean entzuten, ez da umeen hizkuntza, eta hori onartezina dela iruditzen zait, izan ere Arabar errioxako herri guztietan euskararen erabileraren aldeko apustu gogorra egin delako.

Betidanik bizi izan dut egoera hau. Eskolan edo ikastolan ez da gure hizkuntza entzuten, soilik klasean eta irakaslearekin gaudenean. Lagunartean gazteleraz egiten da, eta familiarekin, normalean, baita. Nire ustez, hau izan daiteke urte batzuen buruan aldatu daitekeena. Etorkizunean gurasoek euskara jakingo dute eta hortaz beraien seme-alabei gure hizkuntza hitz egiteko aukera izango dute.

Planteatzen dudan galdera hauxe da: hau da gure herrialdean euskararekiko bizi nahi dugun egoera? Alda dezagun gure jarrera eta saia gaitezen gure hizkuntza propioa erabiltzen, hura da beste lekuetatik bereizten gaituena.